Itxi

telebista

Gaur, 22:15ean

Karra Elejalde aktoreari elkarrizketa, 'Por Fin Viernes' saioan

A.H.

EITB

Ikus-entzuleek Karra Elejalde eta Iñaki Anasagasti gonbidatuei galderak egiteko aukera izango dute porfinviernes@eitb.eus helbidearen bitartez.

Gaur gauean, Jon Bilbao aurkezleak Karra Elejalde aktorea elkarrizketatuko du, eta '8 apellidos vascos' fenomenoa aztertuko du berarekin. Aktoreak, gainera, bere ibilbide profesionala errepasatuko du, eta etorkizunerako zein proiektu duen azalduko du. Gaueko bigarren gonbidatua Iñaki Anasagasti senataria izango da, eta Jon Bilbaok egun-eguneko gaien inguruko galderak egingo dizkio, bere kolaboratzaileen eta publikoaren laguntzarekin. Izan ere, saioaren jarraitzaile guztiek parte hartu eta gonbidatuei galderak egiteko aukera izango dute, porfinviernes@eitb.eus helbidearen bitartez.

Solasaldi mahaiaren inguruan, Eibar herriarentzat lehenengo mailan jokatuko duen futbol talde bat izateak zein eragin izango duen aztertuko dute. Zenbat kostako zaio Eibarri? Zer diote eibartarrek? Ondo edo gaizki iruditzen zaie?

'Por Fin Viernes' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.