telebista
ETB1 eta eitb.eus-en
Laboral Kutxa-Bartzelona, Superkopako finalaurreko partida, zuzenean
A.H.
EITB
Horrez gain, Logroñoko sanmateoetako pilota-jaialdia eskainiko ditu Euskal Telebistak, 23:15etik aurrera.
Laboral Kutxa eta Bartzelona taldeek jokatuko duten saskibaloiko Superkopako finalaurreko partida eskainiko dute gaur ETB1ek eta eitb.eus webguneak zuzenean. Gasteizko Buesa Arena pabiloian jokatuko dute, 21:30etik aurrera, eta Asier Arangurenek, Josean Aldalurrek eta Juan de la Vegak egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna.
Jarraian, Logroñon jokatuko den sanmateoetako pilota-jaialdia eskainiko du Euskal Telebistak. Lehendabizi, Titin III-Merino eta Berasaluze II-Ibai Zabala arituko dira nor baino nor gehiago, eta Arretxe II-Galarza eta Jaunarena-Tolosa bikoteen arteko partida eskainiko dute ondoren. Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak emango dute bi partida horien berri ETB1en eta eitb.eus-en.