Itxi

telebista

15:45ean

Paulino eta "Paulipotea", gaur, 'Zuek Hor eta Gu Hemen' saioan

Euskal Herriko pintxo-poteak ezagutuko ditu Paulinok, eta bertako pintxorik gozoenak erakustera etorriko da saiora.

Paulino etorriko da, aspaldiko partez, 'Zuek Hor eta Gu Hemen' saioko platora, bere "Paulipotea" erakustera. Orioko pintxo-potea ezagutu du, eta erronka handi batekin dator. Gainera, pintxo-poterako egokiak diren pintxoak proposatuko ditu, eta pintxoren bat edo beste prestatuko du.

Agurne Anasagastik gidatuko du tertulia, eta mahai inguran kide izango ditu Mikel Elizegi, Reyes Prados eta Axi Muniain. Arlo oso ezberdinetako hiru pertsonaia handi izango ditugu platoan, eta tatuajeen inguruan arituko dira. Gustukoen duten jakiez ere arituko dira.

Nuntzeberry atalean, Anjel Alkainek eta Iker Galartzak eguneko albiste bitxiak kontatuko dizkigute.

Jon Urbieta ere platoan izango da, ikus-entzuleekin harremanetan, zuzen-zuzenean. Tertuliako gaiari lotuta, ikusle-entzuleen argazkiak behar ditu programak. Erakutsi zuen tatuajeak! Bidali sare sozialetara #zuektatoo etiketa erabiliz!

Hori guztia eta askoz gehiago, 15:45ean hasita, ETB1en.