Itxi

telebista

Elkarrizketa

Emakundeko Izaskun Landaidarekin, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n

A.H.

EITB

Egun-eguneko gaien inguruko hausnarketa egingo du Emakundeko zuzendariak.

  • Izaskun Landaida. Argazkia: EiTB

    Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria. Argazkia: EiTB

Gaur, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria izango dute gonbidatu 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan.

ETB1en, Estepan Aldamiz-Etxebarriak egingo dio elkarrizketa, eta, horrez gain, egun-eguneko gaien inguruan solasaldia gidatuko du, Mikel Aramendi, Elena Martinez de Madina eta Felix Iriarte kolaboratzaileekin.

ETB2n, Olaia Urtiagaren galderak erantzungo ditu Izaskun Landaidak 12:40tik aurrera.