telebista
22:15ean
'21: Blackjack' filma, gaur gauean, ETB2n
Jim Sturgess, Kevin Spacey, Kate Bosworth eta Laurence Fishburne dira protagonista nagusiak Robert Luketic zinemagileak zuzendutako film honetan.
Gaur gauean, 21: Blackjack filma estreinatuko du ETB2k. Robert Luketic zinemagileak zuzendu zuen matematika, dirua eta kasinoak uztartzen dituen lan hau. Kevin Spacey eta Jim Sturgess ditu protagonista nagusi, eta Kate Bosworth, Laurence Fishburne eta Aaron Yoo aktoreak ere aritu ziren bertan. Pelikulak Ben Mezrichen Bringing Down the House liburuan oinarritutako istorioa kontatzen du.
Ben Campbell (Jim Sturgess) bere matrikula karta-jokoen bitartez ordaintzen duen Massachusettseko Teknologia ikaslea da. Bere bizitza erabat aldatuko da Las Vegasen BlackJack jokoan aritzen den talde batekin bat egin ondoren. Taldekideek identitate faltsuak erabiltzen dituzte, eta Micky Rosa (Kevin Spacey) estatistikaria dute buru. Campbellek kasinoak husteko trikimailu guztiak ikasiko ditu laster, baina gero eta arrisku handiagoak hartzen hasiko da. Gauzak zaildu egingo dira Cole Williams (Laurence Fishburne) segurtasuneko agenteak jazartzen dituenean.
Gaur gauean, 22:15etik aurrera, 21: Blackjack filma, ETB2n.