telebista
Seitik lau garaipen
Juanito Oiarzabal eta bere taldea, nagusi Gasteizen
Arabako mendizaleak zuzendutako 'Conquistour' saioko taldea jaun eta jabe izan da Patxi Hernandez 'El Conquis' saioko lehiakide ohia kapitain izan duen taldearen aurrean.
-
Juanito Oiarzabalek zuzendutako taldea, garaile Gasteizen. Argazkia: EiTB
Juanito Oiarzabalek bigarren garaipena lortu zuen 'Conquistour' saioan. Orion Kortarekin batera zuzendu zuen 'El Conquis' saioko irabazleen taldea eta garaile atera zen. Igandean, beste garaipen bat lortu zuen, baina oraingoan bere hirian, Gasteizen.
Etxean lehiatzeak presioa eragiten die kapitain batzuei, baina Juanito Oiarzabali lasaitasuna eta konfiantza eman zion. Aurkari izango zuen taldeko kideak aurretik ezagutzen zituen Juanitok, eta horrek lasaitasun handiagoa eman zion.
Patxi Hernandez 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko lehiakide ohia izan zen Koatien taldeko kapitaina. Ertzain gasteiztar honek 'El Conquis' saioko arantza kendu nahi zuen, eta talde indartsua sortu zuen horretarako. Pozik zegoen bere taldearekin, baina Jakareak ikusi zituenean... zalantzak sortu zitzaizkion.
Kapitainen arteko lehia
Kapitainen arteko lehiaren lehen txanpan, Patxik buruz burukoa irabazi zion Juanitori, baina hori ez zen proba irabazteko nahikoa izan. Probak aurrera egin ahala, partaide gehiago sartzen hasi ziren, eta orduan hasi zen Juanitok zuzendutako taldea nagusitzen. Jakareak izan ziren garaile azkenean.
Talde irabazleak bazkari eder batez gozatu ahal izan zuen, eta Juanito Oiarzabal bera arduratu zen festa animatzeaz. Oscar ere animatu zen jota batzuk kantatzera. Oraindik azken proba geratzen zen, baina Oiarzabalek ez zuen galtzeko beldurrik.
Azken proba
'Conquistour' saioak Gasteizko festak aurreratu nahi izan zituen Zeledoni keinu bat eginez; keinu pozointsua, ordea, lehiakideentzat. Tirolina erraldoi bat prest zegoen Ama Zuriaren plazan.
Patxik zuzendutako taldeak ez zuen asko iraun. Proba hasi eta denbora gutxira, behera etorri zen Koatien taldea. Ondorioz, garaipen erraza lortu zuen 'Conquistour' saioko taldeak.
Juanito oso pozik jarri zen lortutako garaipenarekin. Patxi, ordea, 'El Conquis' saiotik zekarren arantza kendu ezinik geratu zen. Koatien taldea zapore txarrarekin geratu zen, eta taldeko kideek gehiago egin ahal izan zutela uste zuten, proba amaitu ostean.