telebista
22:15ean
'La Evasión' filma, gaur gauean, 'La Noche de...' saioan
A.H.
EITB
Gaur egungo aktore ilegorri sentsualena aurkeztuko du Felix Linaresek. Gainera, Bilboko irudi futuristak erakutsiko ditu eta Humphrey Bogart aktorearen istorio zoroenak aireratuko ditu.
Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak La Evasión filma eskainiko du, Bigarren Mundu Gerraren garaian, nazien kontrako frantziar erresistentziaren inguruko pelikula. Polemika handia egon da beti Frantziako erresistentzian parte hartu zutenen inguruan, eta saioak hainbat datu emango ditu gertakari historiko horren inguruan. Gainera, filmean parte hartu duten aktore frantziar ospetsuen inguruan arituko dira; besteak beste, Sara Giraudeau, Thierry Neuric eta François Berléanden inguruan.
'La Noche de...'k, gainera, gaur egungo aktore sentsualena aurkeztuko du ¿Quién es esa chica? atal berrian.
Bestalde, euskaldunak Hollywoodeko zientzia fikzioan murgildu direla baieztatuko du Felix Linaresek. Proba nagusia Matrix filmaren sortzaileen azkeneko pelikulan dago, eta Los vascos conquistan Hollywood atalean azalduko dute.
Amaitzeko, Humphrey Bogart aktore ezaguna izango da protagonista. Oso gizon gogorra izan zen, eta kondaira batzuek diotenez, panda hartz batekin irten zen behin parranda egitera. Archivos secretos de La Noche de... atalak argituko ditu istorio honen inguruko xehetasun guztiak.
'La Noche de... La Evasión' gaur gauean emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.