Itxi

telebista

Gaur goizean

Juan Calparsorori elkarrizketa, 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy'n

A.H.

EiTB

EAEko fiskal nagusiak egun eguneko gaien inguruko hausnarketa egingo du ETB1en eta ETB2n.

  • Juan Calparsoro

    Juan Calparsoro

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusia izango dute gonbidatu gaur goizean 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan. Estepan Aldamiz- Etxebarriaren galderak erantzungo ditu Juan Calparsorok ETB1en, eta horrez gain, Jose Alvarez, Tasio Erkizia, Iñaki Zarraoa eta Antton Karrera kolaboratzaileak egun eguneko gaiak aztertuko dituzte, solasaldi mahaiaren inguruan.

ETB2n, Olaia Urtiagak egingo dio fiskal nagusiari elkarrizketa, 11:55etik aurrera, eta ondoren, Silvia Intxaurrondok gidatutako hausnarketa eta solasaldirako tarteak eguneko albiste nabarmenenak aztertuko ditu.