Itxi

telebista

22:15ean

Prostituzioa eta drogak Euskadin, gaur, 'Por Fin, Viernes' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, Paco Alvarez ekonomistak egungo egoera aztertu eta modelo ekonomiko jasangarriago bat aurkeztuko du.

  • Jon Bilbao. Argazkia: EiTB

    Jon Bilbao, 'Por Fin, Viernes' saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB

Aste honetan, ekonomiaz arituko dira 'Por Fin, Viernes' saioan. Egungo krisi ekonomikora bultzatu gaituen sistemarekin jarraitu beharko genuke? Kapitalismoaz fidatu beharko genuke etorkizunera begira? Jon Bilbaok Paco Alvarez ekonomistarekin aztertuko ditu zalantza horiek. Gonbidatuak 30 urte eman ditu burtsan lan egiten, eta beste modelo ekonomiko bat posible dela aitortuko du.

Horrez gain, oso gai eztabaidagarria aztertuko dute ostiraleko saioan: prostituzioak eta droga munduak 700 milioi euro baino gehiago sortzen dituzte Euskadin. Barne Produktu Gordina (BPG) kalkulatzeko, legez kanpoko ekintza eta jarduera hauek ere kontuan hartzen hasi dira. Ostiral honetan, Jon Bilbao Montse Neira prostituta eta Zientzia Politikoetan lizentziadunarekin arituko da solasean. 29 urte zituenetik ari da Montse prostituzio lanetan, eta Gizarte Segurantzan bere jarduna kotizatu nahi izango luke.

'Por Fin, Viernes' gaur gauean emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.