Itxi

telebista

Frekuentzia berriak

Sintonizatu berriro zure telebista

LTD bidez jasotzen diren kateak frekuentziaz aldatu dira, eta erabiltzaileek berriz sintonizatu behar dituzte. Aldaketek ez dute eraginik telebista kable bitartez jasotzen duten etxeetan.

0:17

Herritar guztiek lurreko telebista digitaleko (LTD) kateak berriz ere sintonizatu beharko dituzte, martxoaren 31 baino lehen.

NOLA SINTONIZATU BEHAR DITUT LTD BIDEZ JASOTZEN DIREN KATEAK?

Telebista batzuek automatikoki egiten dute, baina beste kasuetan eskuz egin beharko da. Nola egin ez badakizu, kontsultatu zure telebista erabiltzeko gidan. Dena dela, kasu gehienetan hau egin behar da:

1. 'Menu' botoia sakatu, telebistan edo urrutiko agintean.

2. 'Instalazioa' edo 'Konfigurazioa' botoia bilatu, eta 'OK' sakatu.

3. 'Kanalak bilatu' sakatu.

4. 'Bilaketa automatikoa' edo 'Kate berriak sintonizatu' hautatu.

5. Telebistak kate guztiak topatu arte itxaron.