telebista
Kirolak
Irujo-Xala lau eta erdian, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
A.A.
EiTB
4 ½Txapelketako partidaz gain, Endesa Ligako bi neurketa eskainiko dira: Gipuzkoa Basket-Bartzelona eta Laboral Kutxa-Bilbao Basket.
Lau eta erdiko pilota txapelketa final laurdenetako ligaxkan sartu da eta gaur Irujoren eta Xalaren arteko buruz burukoa dakarkigu. Eibarko Astelenan jokatuko den partida zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek arratsaldeko bostetan hasiko den emanaldiaren barruan. Partida nagusiaren aurretik Tainta-Altuna III neurketa jokatuko da eta ondoren Rezusta-Jaka. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.
Saskibaloiari dagokionez, Endesa Ligako bi partida izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en: 12:15ean Gipuzkoa Basket-Bartzelona eta 20:45ean Laboral Kutxa-Bilbao Basket. Esatariak Xabier de la Fuente, Josean Aldalur eta Juan de la Vega izango dira.
16:00etan, herri kirolen tartea zabalduko dute, eguerdian Beasainen jokatutako aizkolarien Euskadiko txapelketa eskaintzeko. Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek emango dute bertako berri.
Emanaldiekin amaitzeko, ETBKn, 20:15ean, binakako erremonteko txapelketako Ezkurra-Ion / Etxeberria IV-Etxeberria III partida izango da ikusgai ETBKn. Jarraian, zesta puntako Durangoko Pro-Am torneoko ¾. posturako neurketa: Egiguren II-Zabala / Jagoba-I. Erkiaga.
Azkenik, Mikel Olazabalek futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du 19:30etik 'Gol Festa' saioan ETB1en.