Itxi

telebista

Gaur

Xala-Saralegi lau eta erdiko txapelketan, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

Unicaja eta Gipuzkoa Basket arteko saskibaloia partida ere zuzenean eskainiko da.

Igandero legez, Euskal Telebistaren kirol eskaintza nagusia arratsaldeko pilota emankizuna izango da. Eibarko Astelenatik egingo da, arratsaldeko bostetatik aurrera, eta partida nagusian Xala eta Saralegi izango dira aurrez aurre. Lau eta erdiko txapelketako final laurdenetako ligaxkako partida honen aurretik, Apezetxea-Zabaleta eta Jaunarena-Zubieta izango dira aurrez aurrez. Hirugarrenean, 4 ½ko promoziokoan, berriz, Taintak eta Artolak neurtuko dituzte indarrak. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango ditugu esatari eta eitb.eus bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.

12:15ean, Endesa Ligari eskainitako tartea zabalduko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek: Unicaja-Gipuzkoa Basket neurketaren berri emango dute Xabier de la Fuentek eta Josean Aldalurrek.

Eta herri kirolei dagokionez, harri-zulatzaileen banakako txapelketa izango da ikusgai ETB1en, 16:00etan. Ibon Gaztañazpik egingo du kontakizuna Janire Egaña lagun duela.

ETB1eko eskaintza 'Gol Festa'k osatuko du. Mikel Olazabalek gidatutako futbol saioak futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du 19:30etik aurrera.

Frontball-a, errugbia, erremontea eta zesta punta, ETB4n

ETB4 katean lau emankizun egingo dira:

12etan, Angelun jokatutako frontball-eko World Tour sariko finalen kontakizuna egingo du Iñigo Aiestaranek.

14:00etan, bezperan jokatutako Getxo-Ordizia errugbi ligako partidaren berri emango dute Jon Ander Gorospek eta Imanol Gainzak.

20:15ean, binakako erremonte txapelketako Uterga-Endika / Ezkurra II-San Miguel partidaren kontakizuna egingo du Juanan Legorburuk eta Manuel Arrizabalaga Matxinek.

21:15ean, zesta puntako Gasteizko torneoko finala, Korta-Ekhi / Jagoba-Leo, izango da ikusgai, Iñigo Aiestaranen eta Jabier Arkarazoren komentarioekin.