Itxi

telebista

Zinea ETBn

'La sonrisa de Mona Lisa' filma, gaur gauean, ETB2n

Garazi Urdanpilleta

EiTB

Julia Roberts, Kirsten Dunst eta Maggie Gyllenhaal dira 22:15ean ikusiko dugun pelikulako aktore nagusiak.

La sonrisa de Mona Lisa filma izango dugu ikusgai gaur gauean, 22:15ean, ETB2n. Berrogeita hamarreko hamarkadan AEBetan emakumeek zuten rola erakutsiko digu pelikulak, eta Kirsten Dunst y Maggie Gyllenhaal dira aktore nagusiak bertan.

1953. urtean, Katherine Watson (Julia Roberts) irakaslea Kaliforniatik Ingalaterra Berriko Wellesley unibertsitatera joango da artearen historiako eskolak ematera. Unibertsitate entzutetsua da azken hori, baita zorrotza ere. Bertan, emakumearen rola oso ongi definituta dago. Emakumeak etxean gelditu behar du, familia zaindu behar du, eta, batik bat, senarraren aldamenean egon behar du. Hori dela eta, ikasleek (emakumezkoak, guztiak) konformismo eta tradizio erro sendoak dituzte, eta ezkondu bitartean soilik ikasten dute, senarra lortzea baitute euren bizitzako arrakasta nagusia.

Watsonek irauli egingo du unibertsitateko bizitza, neska horien ikusmoldea zabaltzen ahaleginduko da, independenteago izan daitezen.

Julia Roberts da filmeko aktore nagusia, eta haren ondoan, Kirsten Dunst, Julia Stiles, Marcia Gay Harden, Maggie Gyllenhaal, Dominic West, Juliet Stevenson, Topher Grace, John Grace, John Slattery, Ginnifer Goodwin eta Lily Rabe ikusiko ditugu.