telebista
Zinea
'La princesa de Montpensier' eta 'La ramera errante', gaur, ETB2n
Arratsaldeko 16:15ean, ETB2k La ramera errante tv movie alemaniarra eskainiko du. Bestalde, 18:15ean, Canneseko zinemaldian hautagaia izan zen La princesa de Montpensier drama frantsesa.
Zinema izango da gaur arratsaldeko protagonista, ETBko bigarren katean, La ramera errante eta La princesa de Montpensier pelikulekin.
Arratsaldeko 16:15ean, ETB2k La ramera errante tv movie alemaniarra eskainiko du. Gabriele Kisterren eleberri batean oinarrituta dago; eta Alexandra Neldel, Nadjar Becker, Julian Weigend, Bert Tischendorf eta Götz Otto ditu protagonistak.
Istorioa Constanzako hirian garatzen da, 1410 urtean. Marie hiriko burges aberatsenaren alaba da, eta izen handiko abokatu batekin ezkonduko da. Hala ere, Marie ez da bere senargaiaz fidatzen, eta bere beldurrak errealitate bihurtzen dira ezkontzaren bezperan. Egun horretan, gizon bat agertzen da esanez Mariek sexu harremanak izan dituela gizon desberdinekin, oparien truke. Zurrumurru horrek Marieren ospearekin amaitzen du, eta aurrera egin ahal izateko prostituta batekin elkartzen da.
Bestalde, 18:15ean, La princesa de Montpensier drama frantsesa izango da ikusgai. Bertrand Tavernierrek zuzentzen du filma; eta Christine Brücher, Nathalie Krebs eta Grégoire Leprince-Ringuet dira protagonistak. 2010 urtean Canneseko Urrezko Palmorriarako eta Cesar sarietarako izendatu zuten La princesa de Montpensier.
XVI. mendeko erlijio gudetan girotuta, Madame de Lafayetten eleberri baten egokitzapena da, eta Marie de Mèzières andrearen bizitza kontatzen du. Frantziako nobleziako emakume hau Guisako dukeaz maiteminduta dago, baina Montpensierreko printzearekin ezkontzera behartuta dago. Gudatik aldentzeko, printzeak Champignyko gaztelura bidaltzen du, Chabanneseko kondearen babesarekin. Anjouko dukea ere gaztelu berdinean geldituko da, eta bi gizonak Marierekin liluratuta geratuko dira, lehia gogor bati hasiera emanez.