telebista
22:15ean
'El Conquis' debatea, gaur gauean, ETB2n
Abenturan kanporatutako azken kideaz gain, Yong Li euskal txinatar ospetsua ere izango da debatean aste honetan.
Aurrerantzean, debatea astean bitan izan beharrean, astean behin bakarrik ikusi ahal izango da: astelehen gauetan, 22:15ean hasita. Patxi Alonsok gidatzen duen eztabaidan, igandeko abenturan gertatutako guztia aztertuko dute, eta saioan ikusi ez diren bideoak eta aurrerapenak eskainiko dituzte.
Gaur izango, beraz, 'El Conquis' debatearen ordua, Patxi Alonsok aurkeztuta. Halaber, Yong Li Irungo euskal txinatar ospetsuaz gain, Michel txiletarra zein Iban, Manu eta Toni kanporatuak ere egongo dira platoan, eta baita Amaia, Isa, Gotzon, Eneko, Laiseka eta Julen Madina ohiko tertuliakideak ere.