telebista
Gaur
Euskal Herriko Itzuliko azken etapa, Aiako erlojupekoa, zuzenean
A.A.
EiTB
ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai. Horrez gain, Sevillaren eta Laboral Kutxaren arteko saskibaloi partida ere emango dugu.
Zuzeneko bi kirol emankizun egingo dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek gaur. Txirrindularitzarekin ekingo diote: Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen berri emango dute Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Alfontso Arroiok 15:00etatik aurrera. Aian jokatuko den 18,3 kilometroko erlojupekoarekin amaituko da lasterketa.
Emankizun hau amaitutakoan, saskibaloiaren txanda izango da. 18:00etan, Endesa Ligaren leihoa zabalduko dute, 28. jardunaldiko Sevilla-Laboral Kutxa neurketa eskaintzeko. Asier Arangurenek eta Josean Aldalurrek egingo dute kontakizuna.
Bestalde, Jon Elortzak futbol ligaren errepasoa egingo du 20:55ean hasiko den 'Gol Festa' saioan, ETB1en.