telebista
Gaur
Pilota, saskibaloia eta futbola, zuzenean, ETBn eta eitb.eus-en
A.A.
EiTB
Gaur Eibarko pilota jaialdia, Endesa Ligako finalerdietako Real Madril-Valentzia Basket eta Bigarren Mailako Sabadell-Osasuna emango dira.
-
Osasuna
Kirol eskaintza bete-betea dakarte gaur Euskal Telebistak eta eitb.eus-ek. Tartean, zuzeneko hiru emankizun izango dira: Eibarko Astelenako pilota jaialdia, Ezkurdia-Barriola / Altuna III-Rezusta partida nagusiarekin, Endesa Ligako finalerdietako Real Madril-Valentzia Basket neurketa eta Bigarren Mailako Sabadell-Osasuna norgehiagoka.
ETB1ek Endesa Ligaren leihoa zabalduko du 12:00etan, finalaurrekoetako 2. jardunaldiko Real Madril-Valentzia Basket partida eskaintzeko. Xabier de la Fuentek eta Josean Aldalurrek egingo dute kontakizuna.
17:00etan hasiko da 'ETB Kantxa', Eibarko Astelenatik, hiru partidarekin: Aritz Lasa-Tolosa / Jaunarena-Merino I, Ezkurdia-Barriola / Altuna III-Rezusta eta Gorka-Urruzola / Mendizabal III-Larrinaga. Ohi denez, Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arituko dira esatari lanetan.
Futbolari dagokionez, Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Ander Txintxurretak Sabadell-Osasuna norgehiagokaren berri emango dute 18:00etatik aurrera ETB4n.
Bigarren futbol hitzordu bat ere izango dugu igandean. Piru Gainza torneoko kadete mailako finala eskainiko da Basauritik 14:00etan ETB4n. Jorge Cerratok eta Angel Garitanok egingo dute kontakizuna.
Eta afizionatu mailako pilotari ere tartea egingo diote, 12:00etan, ETB4n. Biharko Izarrak pilota torneoko finalen emankizuna osatuko dute Iñigo Aiestaranek eta Mikel Garcia.
Astondoa eta Etxaburua segalarien arteko desafioak (ETB1, 16:00) eta Mutrikuko Ikurrinaren laburpenak (ETB4, 20:15) osatuko dute kirol eskaintza. Iñigo Aiestaran eta Juanan Legorburu izango dira emanaldien arduradunak hurrenez hurren.