Itxi

telebista

22:30ean

'Vaya Semanita'ren atal berri bat, gaur gauean, ETB2n

EITB

Egun-eguneko gai politikoen gaineko parodia egingo du saioak A playa y vámonos atalean.

Gaur gauean, 'Vaya Semanita' umore saioaren atal berri bat eskainiko du Euskal Telebistak. Egoera politikoa eta euskal gizarteko egun-eguneko gaien gaineko parodia egingo dute A playa y vámonos izeneko atalean.

Hasteko, Andoaingo zinegotzi bihurri eta managaitzak telebista lehiaketa batean parte hartuko du. Bien bitartean, Donostiako alkate berriak zezenketen denboraldiari hasiera emango dio. Iruñean, Bilduk botako duen sanferminetako lehen txupinazoa ikusiko dugu, eta Bilbon, Juan Mari Aburto Alkatetzara iritsi berritan nola moldatzen den.

Bestalde, Mariano Rajoy 'Big Bang Theory' telesaileko mutilekin bilduko da, eta Eduardo Indak Indiana Jones abenturazalearen kontra egingo du.

Nekane Amaya ijito abertzalearen istorio berriak ere ekarriko dizkigu aste honetako 'Vaya Semanita' saioak. Oraingo honetan, Siorsa alabaren ordez saltzaile berri bat kontratatu beharrean izango da.

'Vaya Semanita. A playa y vámonos' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.