Itxi

telebista

23:50ean, ETB1en

Joseba Egibar eta Uxue Barkos, gaur gauean, 'Azpimarra+'n

A.A.

EiTB

Solasaldian, Gaizka Arangurenek, Pilar Kaltzadak eta Eguzki Urteagak hartuko dute parte.

Bi politikari hartuko ditu gonbidatu Maddalen Iriartek gaur gaueko 'Azpimarra+'n: Joseba Egibar EAJren GBBko presidentea eta Uxue Barkos Geroa Bairen Nafarroako presidentegaia. Maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeek utzitako mapa politiko berriaz luze eta zabal mintzatuko dira.

Elkarrizketan esandakoei eta aktualitateak dakartzan gaiei azpimarra egiteko, Gaizka Aranguren, Pilar Kaltzada eta Eguzki Urteaga bilduko ditu solasaldirako mahaiaren inguruan. Eta ekonomiaren inguruko hausnarketa Eñaut Apaolaza Ekai Centerreko kideak egingo du.

'Azpimarra+' 23:50ean izango da ikusgai gaur ETB1en.

TB1en.