EAJ-PNV

1 / 30 Hurrengoa
Esteban Koldo auziaz: ''Hariaren hasiera besterik ikusten ez dugun haril bat egon daiteke hemen''

Esteban Koldo auziaz: ''Hariaren hasiera besterik ikusten ez dugun haril bat egon daiteke hemen''

Aitor Estebanek, EAJko EBBko presidenteak uste du PSOEk azalpenak eman behar dituela eta erakutsi behar duela Santos Cerdan, Jose Luis Abalos eta Koldo García bakarrik zeudela ustelkeria sarean nahasita. Hurrengo aste eta egunetan gertatzen denarekin adi egon behar dugula ere gaineratu du.

''Eraldatzen ari den Donostia'' aldarrikatu du Goiak, ''etengabe oztopoak jartzen dituztenen aurrean''

''Eraldatzen ari den Donostia'' aldarrikatu du Goiak, ''etengabe oztopoak jartzen dituztenen aurrean''

Donostiako Alkatetzan hamarkada bat bete ostean Eneko Goiak azpimarratu duenez, duela 10 urte EAJk Alkatetza berreskuratu zuenean, "hiria geldirik, ekimenik gabe eta etorkizunerako ikuspegirik gabe" zegoen.  

Feijoori ez zaizkio kontuak ateratzen Sanchezen aurkako zentsura-mozioa aurkezteko

Feijoori ez zaizkio kontuak ateratzen Sanchezen aurkako zentsura-mozioa aurkezteko

PPk 176 boto behar ditu Kongresuan Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea kargutik kentzeko, zentsura-mozio baten bidez. Voxekin batera Junts edo EAJren babesa lortzea lirateke aukerarik bideragarri edo egingarrienak.
Aitor Estebanek azalpen gehiago eskatu dizkio PSOEri

Aitor Estebanek "azalpen gehiago" eskatu dizkio PSOEri

EAJko presidenteak gogorarazi du une honetan ez dagoela babes nahikorik balizko zentsura mozio batek aurrera egiteko.
Aitor Esteban: ''Azalpen gehiago behar dira''

Aitor Esteban: ''Azalpen gehiago behar dira''

EAJko presidentea "harrituta" agertu da Pedro Sanchezek, bere agerraldian, UCOk Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkariari grabazioei buruz egindako txostena "ia epai bihurtu" duelako.

EH Bilduko eta EAJko senatariek Ganbera utzi dute PPk hizkuntza koofizialen aurka egindako erasoen aurrean

EH Bilduko eta EAJko senatariek Ganbera utzi dute PPk hizkuntza koofizialen aurka egindako erasoen aurrean

"Txorakeria da 20 espainiarrek pinganilloarekin hitz egitea bilera batean", esan du Alfonso Serrano PPko senatariak. ERC, Junts, Compromis, BNG eta AHI alderdietako ordezkariek ere alde egin dute. Bidean zihoazela, Serranok esan die: "Zoazte, nahi baduzue, itxi atea ateratzean...".

Anduezak kontsentsua apurtu izana leporatu dio EAJri, eta eskatu dio EH Bilduri jarraika ez aritzea

Anduezak "kontsentsua apurtu" izana leporatu dio EAJri, eta eskatu dio EH Bilduri jarraika ez aritzea

Eneko Andueza sozialisten idazkari nagusiak ez du begi onez jo hizkuntza eskakizuna dela eta EAJk esandakoa, eta esan du ez duela ikusten euskararen aurreko dekretua aldatzeko inolako arrazoirik.
Enplegu publikoan euskara legez babesteko bere proposamenari azken ukituak ematen ari zaizkio EAJ

Enplegu publikoan euskara legez babesteko bere proposamenari azken ukituak ematen ari zaizkio EAJ

Datozen egunetan proposamena PSE-EErekin adosteko "azken saiakera" egingo dutela aurreratu dute jeltzaleek. Anduezak atzo Euskadi Irratian esan zuenez, bere alderdiak lan-eskubideak lehenetsiko ditu hizkuntza-eskubideen aurretik.
EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Sumar alderdiek kritikatu egin dituzte Ayusok euskararen erabileraz esandakoak

EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Sumar alderdiek kritikatu egin dituzte Ayusok euskararen erabileraz esandakoak

Nuñez Feijoo, aldiz, Ayusorekin lerrokatu da, eta Pradales aurreko lehendakari guztiak baino euskaldunagoa den galdetu du, ironiaz.
Iñigo Ansola (EAJ): ''Frankismotik ez genuen gure herriaren aurkako horrelako erasorik aditzen''

Iñigo Ansola (EAJ): ''Frankismotik ez genuen gure herriaren aurkako horrelako erasorik aditzen''

Gorlizen izandako Alderdikide Egunaren ospakizunetan EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Ayusori gogoratu dionez duenez, "euskara Estatuko hizkuntza ofiziala ere bada, eta ez dago atzerapauso ematerik".

Leire Artola, Beasaingo alkatea: ''Bizikidetza egunero egiten den zerbait da''

Leire Artola, Beasaingo alkatea: ''Bizikidetza egunero egiten den zerbait da''

Leire Artola Beasaingo alkateak deitoratu egin du EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek adostutako testuarekin EH Bilduk bat egin ez izana, eta "pena" agertu du ideologia ezberdinetako alderdiek bat egin ezin izan dutelako "gertaera onartezin" horien aurrean.

Akordio handirik lortu gabe bukatu da politika industrialari buruzko saio monografikoa

Akordio handirik lortu gabe bukatu da politika industrialari buruzko saio monografikoa

Legebiltzarrak EAJren eta PSE-EEren proposamenak babestu ditu, baina errefusatu egin ditu oposizioak aurkeztutako guztiak. Horregatik, taldeek haserrea agertu dute.
Olano (EAJ): ''Hobetu beharra daukagu, baina eredu industrial eta ekonomikoari eutsita''

Olano (EAJ): ''Hobetu beharra daukagu, baina eredu industrial eta ekonomikoari eutsita''

Markel Olano EAJko legebiltzarkideak adierazi du Euskadiren eredua "aldarrikatzera" etorri dela, eta eredu hori Europa mailan eta mundu mailan onartuta dagoela esan du, aberastasuna sortzeko, baita aberastasuna birbanatzeko ere.

Presidenteen Biltzarra Sanchezen kontra egiteko erabiltzea egotzi dio Vaquerok PPri

Presidenteen Biltzarra Sanchezen kontra egiteko erabiltzea egotzi dio Vaquerok PPri

Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen eledunaren iritzian, Alderdi Popularrak iganderako Madrilen deituta duen manifestaziorako giroa berotzea bilatu nahi du eta Presideenteen Biltzarra ari da erabiltzen horretarako. Berretsi du Imanol Pradales lehendakariak energiaren gaia eramango duela batzarrera.

Abian da gizarte eta ekonomia ereduari buruzko osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean

Abian da gizarte eta ekonomia ereduari buruzko osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean

EH Bilduk proposatutako saio monografikoa Pello Otxandianoren hitzaldiarekin hasi da. Koalizio subiranistak asteak daramatza gaurko osoko bilkurari begira proposamenak eta ekimenak prestatzen, eragile sozial eta ekonomikoekin elkarlanean.
Trebiñu Araban sartzea bultzatuko duen mahaia eratu dute hiru talde politikotako zinegotziek

Trebiñu Araban sartzea bultzatuko duen mahaia eratu dute hiru talde politikotako zinegotziek

EAJ-PNV, EH Bildu eta Trebiñuko Agrupación Independiente taldeetako kideak ariko dira ekimen honetan, baina beste alderdiei gonbidapena luzatu diete "egoera politiko eta administratibo zaharkitu" horrekin amaitzeko. Erakunde guztiekin hitz egin eta herritarrek parte har dezaten sustatu nahi dute.
Kalera itzultzeko eta entzuteko, partekatzeko eta taldea eraikitzeko deia egin die Ansolak alderdikideei

Kalera itzultzeko eta "entzuteko, partekatzeko eta taldea eraikitzeko" deia egin die Ansolak alderdikideei

Jeltzaleek Ezkerralde-Meatzaldeko Alderdikide Eguna ospatu dute Muskizen. Bertan, alderdikideek EBBko presidente ohi Andoni Ortuzar eta Antolakuntzako burukide ohi Joseba Aurrekoetxea omendu dituzte.
Erakundeek eta alderdi politikoek Bilboko hilketa matxista gaitzetsi dute

Erakundeek eta alderdi politikoek Bilboko hilketa matxista gaitzetsi dute

Lehendakariak nabarmendu duenez, "badirudi indarkeria bikarioa dela, indarkeria matxistaren adierazpenik izugarriena".
Alderdiek EITB Focus inkestaren balorazioa egin dute: konfiantza, arreta eta datuen irakurketa propioa

Alderdiek EITB Focus inkestaren balorazioa egin dute: konfiantza, arreta eta datuen irakurketa propioa

Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiek EITB Focus inkesta berriaren emaitzei buruz hitz egin dute. Atera berri den inkesta egiteko, 3.800 lagun baino gehiago elkarrizketatu zituzten Euskadin eta Nafarroan. Nork bere irakurketa egin du.

Euskara EBn ofiziala izan dadin lanean jarraitzeko asmoa agertu dute gobernuek eta alderdi abertzaleek

Euskara EBn ofiziala izan dadin lanean jarraitzeko asmoa agertu dute gobernuek eta alderdi abertzaleek

Zalantzak agertu dituzten 7 herrialdeekin berehala hitz egingo duela ziurtatu du Alvares ministroak. Jaurlaritzak adierazi du hizkuntza aniztasunaren aurka egitea "ez dela onargarria". EAJk eta EH Bilduk, berriz, helburua lortuko den itxaropena agertu dute.
EAJ-PSEren gobernua defendatu eta EH Bildu eta PP kritikatu ditu Estebanek Azkoitiko batzokiaren inaugurazioan

EAJ-PSEren gobernua defendatu eta EH Bildu eta PP kritikatu ditu Estebanek Azkoitiko batzokiaren inaugurazioan

EBBko presidenteak Azkoitiko batzokiaren inaugurazioan parte hartu du, eta, bertan, Euskadi gidatzen jarraitzeko euren "eredua eta indarra" aldarrikatu ditu. Euskara Europar Batasunean ofiziala izan dadin datorren astean Espainiako Gobernuak Bruselan aurkeztuko duen proposamenaz ere aritu da.
 Anduezak amaitutzat eman du EAJrekin izandako polemika

Anduezak amaitutzat eman du EAJrekin izandako polemika

Eneko Anduezak amaitutzat eman du egun hauetako polemika, bi aldeen "ikuspuntuak bateratu" ostean.

Estebanek ziurtatu du Jaurlaritzako bazkideen ''barne harremana bikaina'' dela

Estebanek ziurtatu du Jaurlaritzako bazkideen ''barne harremana bikaina'' dela

Aitor Esteban EAJko presidenteak esan du Jaurlaritzako kideen arteko "barne harremana bikaina" dela, eta iragarri du bere alderdiak legegintzaldiaren amaierara arte eramango duela gobernua.

Pradales: Gobernuko bazkideen arteko desadostasunak logikoak dira, bestela alderdi bera izango ginateke

Pradales: "Gobernuko bazkideen arteko desadostasunak logikoak dira, bestela alderdi bera izango ginateke"

Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan, lehendakariak esan du koalizio gobernuetan alderdi bakoitzak bere nortasuna izan ohi duela, eta horregatik sarritan behartuta daudela akordioak egitera.
Patxi Lopezek logikotzat jo du nortasun propioa duten bi alderdiren artean eztabaidak izatea

Patxi Lopezek logikotzat jo du nortasun propioa duten bi alderdiren artean eztabaidak izatea

PSE-EEren eta EAJren arteko harremanak gaur egun duen "katarroa" ikusita, "parazetamol asko" behar dela azpimarratu du PSOEko buruzagiak.

Pradalesen aburuz koalizio gobernua ''osasuntsu'' dago: ''Katarro txiki bat eduki dugu''

Pradalesen aburuz koalizio gobernua ''osasuntsu'' dago: ''Katarro txiki bat eduki dugu''

Lehendakariak hotzeriarekin alderatu du egunotan PSE-EErekin migrazioari buruz izandako ika-mika eta "defentsak indartuta aterako" direla ziurtatu du.

Eusko Legebiltzarrak 1.000 milioi euroko zorpetzea ahalbidetzeko aurrekontuaren erreforma onartu du

Eusko Legebiltzarrak 1.000 milioi euroko zorpetzea ahalbidetzeko aurrekontuaren erreforma onartu du

Industria eta ekonomiaren eraldaketa bultzatzeko helburua duen neurria EAJ, PSE-EE eta EH Bilduren babesarekin atera da aurrera.
Ubarretxenak, Anduezari: Gobernu kontseiluan ez zen desadostasunik egon

Ubarretxenak, Anduezari: "Gobernu kontseiluan ez zen desadostasunik egon"

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak berretsi du migrazioari buruzko azalpenak eman egin zirela astearteko gobernu bileran eta inork ez zuela kontrakorik esan. Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak, ordea, gezurretan aritzea leporatu dio.
Jaurlaritzan alde bakarrez aritzea egotzi dio Anduezak EAJri, eta koalizioan jarraitu nahi duen galdetu

Jaurlaritzan "alde bakarrez" aritzea egotzi dio Anduezak EAJri, eta koalizioan jarraitu nahi duen galdetu

PSE-EEren idazkari nagusia haserre azaldu da gobernukidearekin, eta "desleial" izatea egotzi dio. Desadostasunei buruz "berba egin eta adosteko" deia egin du. Handik gutxira etorri da EAJren erantzuna: "Ez gara Anduezaren probokazioetan sartuko".
Andueza, kritiko EAJrekin : ''Ez dakit gurekin gobernuan jarraitzeko gogotsu dauden''

Andueza, kritiko EAJrekin : ''Ez dakit gurekin gobernuan jarraitzeko gogotsu dauden''

PSE-EEren idazkari nagusiak hizpide hartu ditu AHTaren, Unibertsitate dekretuaren eta migrazioaren kontura Jaurlaritzako bi kideen artean izandako desadostasunak, eta azpimarratu du gobernu akordioaren "elkargunetik ateratzeak zalantzak eta mesfidantzak" sortzen dituela.

Jaurlaritzak dio migrazio arloan ez dagoela desadostasunik eta ez dituela Pradalesen hitzak zehaztuko

Jaurlaritzak dio migrazio arloan ez dagoela "desadostasunik" eta ez dituela Pradalesen "hitzak zehaztuko"

Eneko Andueza buruzagi sozialista ere migrazioari buruz aritu da eta esan du "ezin dela batzuei ongietorria egin eta besteak baztertu”. Oposiziotik, EH Bilduk uste du liskarrak Gobernuaren "ahultasuna" erakusten duela, eta PPk, berriz, iritzi ezberdin horiek "itxurazkoak" direla esan du.
De Andresek, migrazioaren kontura EAJk eta PSE-EEk omen duten ''desadostasunaz'': ''Hipokrisia da''

De Andresek, migrazioaren kontura EAJk eta PSE-EEk omen duten ''desadostasunaz'': ''Hipokrisia da''

Euskadiko PPren presidenteak ez du ulertzen Jaurlaritzaren bi bazkideen artean "bat-batean sortu den desadosasuna". Salatu duenez, bi alderdiek migrazio politika bera darabilte, eta "urteak daramatzate gauza bera bozkatzen".

Migrazioari buruzko polemikaren ostean, EAJ eta PSE-EE zertan dauden ados galdetu du Arnaldo Otegik

Migrazioari buruzko polemikaren ostean, EAJ eta PSE-EE zertan dauden ados galdetu du Arnaldo Otegik

Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari orokorraren esanetan, koalizioan agintzen duten bi bazkideak ez datoz bat migrazioan, hezkuntzan ezta abiadura handiko trenaren inguruan ere. "Gidatzen gaituztenak ez datoz bat, beraz, gobernu horrek zer helburu du? Gobernatzea".

Jeltzaleen eta sozialisten arteko polemika, migrazioaren gaia dela eta

Euskadik "behar duen immigrazioa" jasotzen ote duen galdetu zuen lehendakariak eta gobernu-kideen arteko talka politikoa eragin du horrek. Marisol Garmendiak eskuineko "haitzulora" hurbiltzea leporatu dio EAJri, eta EBBk erantzun du: "Kontuan hartuko dugu".
Euskadi eta Espainiaren arteko gatazkak Konstituzionalaren esku gelditzea nahi dutela esan du Vaquerok

Euskadi eta Espainiaren arteko gatazkak Konstituzionalaren esku gelditzea nahi dutela esan du Vaquerok

EAJk gaur bertan erregistratuko du Auzitegi Konstituzionalaren lege organikoa aldatzeko proposamena. EAJk diputatuen kongresuan duen bozeramaileak esan du unibertsitateko tituluen homologazioa gatazka horren adibide dela.

Justizia euskalduntzen jarraitzeko urratsak ematea eskatu du Eusko Legebiltzarrak

Justizia euskalduntzen jarraitzeko urratsak ematea eskatu du Eusko Legebiltzarrak

Azken datuen arabera, soilik epaileen % 6 dira epaiketa osoan euskara erabiltzeko gai.
Mendozak Espainiako Gobernuari eskatu dio Aralarko katen eta AHTari buruzko txostenak jakinarazteko

Mendozak Espainiako Gobernuari eskatu dio Aralarko katen eta AHTari buruzko txostenak jakinarazteko

Eztabaidak atzean utzi eta azpiegitura lehenbailehen martxan jartzeko lanei ekitea ere galdegin du Gipuzkoako diputatu nagusiak.
Batzea eta sistema politikoak eta kultura demokratikoa indartzea eskatu du Pradalesek, Europaren Egunean

Batzea eta sistema politikoak eta kultura demokratikoa indartzea eskatu du Pradalesek, Europaren Egunean

Azken batean, ekiteko ordua da, lehendakariaren hitzetan, "eta elkarrekin ekin behar dugu, interes orokorra lehenetsita, ez badugu egoera bakoitzean gailentzen diren botere hegemonikoen kolonia izan nahi". Horretarako, premiazkotzat jo du gobernantzan aurrera egitea.
Eusko Jaurlaritzak atzera botako du, PSE-EEren babesik gabe, unibertsitate berriei buruzko dekretua

Eusko Jaurlaritzak atzera botako du, PSE-EEren babesik gabe, unibertsitate berriei buruzko dekretua

Unibertsitate Sailak alderdi formalak aipatu ditu, besteak beste, dekretua ez onartzeko; hala nola presazko bidetik izapidetzea, garrantzi handiko gai batean prozedura hori behar bezala justifikatu gabe.
Aitor Esteban: ''BBVA, une honetan, ez da euskal bankua''

Aitor Esteban: ''BBVA, une honetan, ez da euskal bankua''

EBBren presidenteak BBVAri eskatu dio Euskadin bere ekarpena handiagoa izan dadila, izenaz harago joanda.

1 / 30 Hurrengoa

  • EiTB Focus

    EiTB Focus

    Jarraitu EiTB Focus gaiari buruzko azken ordukoak eitb.eus-en.