Itxi

telebista

Audientzia

Pilota eta estropadak, lider igandean

EiTB

Bi kirol emanaldiak bere ordu-tartean nagusi izan ziren ETB1en, eta 'A Ver Si No Llueve' saio berriaren estreinaldiak 336.000 ikus-entzule lortu zituen.

Igandean, ETB1eko zuzeneko bi kirol emanaldi audientzia buru izan ziren bere ordu-tartean. Goizean, Eusko Label Bandera jokatu zen Donostian. San Miguel Ligako estropadak %15,3ko audientzia zatia lortu zuen (%31 euskaldunen artean) eta 85.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Aurretik jokatu zen emakumezkoen Eusko Tren ligako estropadak ere erantzun ona izan zuen: %15,5eko kuota, euskaldunen artean %24,2ra iritsiz.

Arratsaldean, Urrutikoetxea-Beroiz eta Martinez de Irujo-Barriola bikoteen arteko San Fermin Torneoko partida nagusitu zen bere ordutegian: 125.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eta %13,9ko kuota lortu zituen. Euskaldunen artean %25,1eko audientzia zatia eskuratu zuen.

'A Ver Si No Llueve' saioaren estreinaldia

Halaber, 'A Ver Si No Llueve' ETB2ko saio berriaren estreinaldiak ere ikus-entzuleen arreta piztu zuen. Proposamen berriak euskaldunok oporrak igarotzeko aukeratzen ditugun tokiak ezagutuko ditu udan. Igandeko atalak %8,8ko audientzia zatia eta 336.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan.