Itxi

telebista

Zuzenean

5 ½ko Torneoko finala, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

Bilbon jokatuko den Olaizola II-Aretxabaleta / Irujo-Barriola partidaren aurretik Getxoko txirrindularitza probaren laburpena izango da ikusgai.

Gaur arratsaldez pilota emankizuna egingo du Euskal Telebistak Bilboko Bizkaia pilotalekutik. Arratsaldeko bostetan hasiko da San Inazio eguneko jaialdia, J. Retegi-Irusta / Elezkano II-Ibai Zabala partidarekin. Ondoren, 5 ½ko Torneoko finala jokatuko dute Olaizola II-Aretxabaleta eta Irujo-Barriola bikoteek. Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Elena Azpeitiak egingo dute zuzeneko kontakizuna ETB1en eta eitb.eus-en. Gaueko hamarretan finala izango da ikusgai berriro ETB1en.

Pilotaren atarian, goizean Getxoko Saria txirrindularitza probaren laburpena egingo du Fermin Aramendik ETB1en eta eitb.eus-en.

Goizean, 12etan, zesta puntako Master Torneoko finala eskainiko da ETB4n. Olha-Ihitsague eta Hormaetxea-Inza arteko norgehiagokaren inguruko xehetasunak Iñigo Aiestaranek ekarriko dizkigu, Iñigo Gorostola lagun duela.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista