telebista
22:30ean
'Robin Hood, príncipe de los ladrones' pelikula, gaur gauean, ETB2n
Kevin Costner, Morgan Freeman eta Mary Elizabeth Mastrantonio dira Kevin Reynoldsek zuzendutako pelikula honetako aktore nagusiak.
Euskal Telebistako bigarren kateko ikusleek Robin Hooden abenturez gozatzeko aukera izango dute gaur gauean, 22:30etik aurrera.
Robin Locksley etxera itzuliko da, gurutzadetan borrokatu ostean, eta bueltan topatuko duen egoera ez da batere samurra izango. Izan ere, Nottinghameko bizilagunak miseria gorrian bizi dira, gobernadoreak ezarritako zergen ondorioz.
Hori ez da, ordea, jasoko duen albiste txar bakarra izango, sheriffak Robinen aita hil baitu. Heriotza hori mendekatzeko, Robin Sherwood basoan ezkutatuko da bere lagunekin batera.
Gaur gauean, Robin Hood, príncipe de los ladrones pelikulako abenturak ikusteko aukera egongo da, 22:30ean, ETB2n.