telebista
Zuzenean
Sestao River-Ebro eta estropadak Bermeotik, 16:00etatik aurrera
A.A.
EiTB
16:00etan hasiko dira kirol emankizunak ETB1en eta eitb.eus-en.
-
Sestao River taldearen artxiboko irudia
Bigarren B Mailako futbolari tartea zabalduz ekingo diote ETB1ek eta eitb.eus-ek gaurko kirol emankizunei. Bosgarren jardunaldiari dagokion Sestao River eta Ebro taldeen arteko norgehiagokaren berri emango dute zuzenean Xabier Anduezak, Juanan Larrañagak eta Eritz Hernandezek 16:00etatik aurrera.
Futbola amaitutakoan, 18:00etan, Bermeorekin bat egingo dute, San Miguel Ligako azken-aurreko jardunaldia zuzenean eskaintzeko. Mikel Olazabalek gidatuko du emanaldia, Ibon Gaztañazpiren eta Sara Gandararen laguntzaz.
Playoffetako estropada jokatuko da lehendabizi Getaria, Zumaia, Mugardos eta Portugalete artean, datorren urtean San Miguel Ligan aritzeko bi txartelen bila. Erlojupeko honek eta igandekoak erabakiko dute hori.
Ondoren, aurten San Miguel Ligan diharduten zortzi traineruen arteko lehia jokatuko da, Bermeoko Ikurrina eskuratu nahian. Lehen txandan, San Pedrok, Tiranek, Cabok eta San Juanek egingo dute arraunean, eta Kaiku, Orio, Urdaibai eta Hondarribia arituko dira bigarrenean.
Bestalde, 12:00etan, ETB4n, afizionatu mailako San Nikolas Txapelketako finala eskainiko da. Iñigo Aiestaranek egingo du bezperan Getxon jokatutako norgehiagokaren kontakizuna.