Itxi

telebista

Zinema ETBn

'Madame Nobel' film austriarra emango du ETB2k gaur

A.A.

EiTB

Bertha von Sutter idazle eta bakezalearen eta Arthur Nobel kimikariaren arteko harremana kontatzen duen filma da.

Euskal Telebista-k 'Madame Nobel' filma emango du gaur bigarren katean. Bertha von Sutter Austriako idazle eta bakezalearen historia kontatzen duen pelikula da hau. Arthur Nobel kimikariarekin eta Nobel Sariaren sortzailearekin izan zuen harremana kontatzen du 2014an egindako film luze honek.

Birgit Minichmayr aktore austriarrak jokatuko du Bertha von Sutter baronesaren rola. Aristokraziako emakume gazte hau Parisera joan zen bizitzera 1876. urtean Arthur Nobel kimikariarekin lan egiteko. Bien artean oso ondo konpontzen baziren ere, Bertha bere herrira itzuli zen ezkontzeko, nahiz eta beti mantendu izan zuen eskutitz bidezko harremana Nobel jaunarekin.

Urte batzuk geroago, von Sutter senar-emazteek Kaukaso inguruan kokatu zuten euren bizilekua eta han gerraren krudeltasuna gertutik ezagutu zuten. Ondoren, Lay Down Your Arms! obra ezaguna idatzi zuen Bertha von Sutterrek eta hala, Nobel saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen.

'Madame Nobel' gaur gauean egongo da ikusgai ETB2n, 22:10etik aurrera.

.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea