Itxi

telebista

22:30, ETB1en eta eitb.eus-en

'¡Se armó la Mariano Morena!', gaur gauean, 'Vaya Semanita'n

EITB

Saioak egun eguneko gai politikoen gaineko parodia egingo du.

Gaur gauean, 'Vaya Semanita' saioak esketx eta egoera dibertigarri berriez beteriko atala eskainiko du. ¡Se armó la Mariano Morena! izenburupean, egun eguneko gai politikoen inguruko parodia egingo du saioak eta politika arloko aurpegi ezagunenak hartuko ditu protagonista.

Besteak beste, bisitatzeko falta zaien telebista saio bakarrera joango dira politikariak gaur, 'Adan y Eva' saiora, hain zuzen ere.  Bestalde, Alderdi Popularrak Garoñaren irekierari eman dion babesa azalduko du eta EAJko kideek Konstituzioaren Eguna ospatuko dute.

Horrez gain, hauteskundeetako lau hautagai nagusiak gerrako lehenengo lerroan jarriko dira, eta Artur Masek, 'Braveheart'en paperean, bere prozesuaren pausuak nola eman behar diren azalduko du.

Bestetik, Nekane Amaya ijito abertzaleak ere izango du bere lekua gaurko saioan A8aren kontrako jarrera erakutsita. Neska 'txoniak' pailazo lana egin beharko du umeentzako jai batean.

'Vaya Semanita' ostegunero izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.