Itxi

telebista

22:30etan

'Itsasotik mahaira', gaur, 'Objetivo Euskadi' saioan

A.H. | EITB

Itsasoan murgilduko da saioa, eta horrekin zerikusia dutenen lana hurbilduko digu.

  • Arrantzaleak portuan

    Arrantzaleak portuan

Itsasora joko du 'Objetivo Euskadi' saioak gaur. Gabonak ate joka ditugu eta itsasoa lanbide dutenei eta itsasoko produktukin hornitzen digutenei omenaldi txikia egin nahi izan die.

Euskadi porturik garrantzitsuenetakoan izango da lehenik: Ondarroako portua. Broker baten lanaren parekoa da goizaldeko lehen orduetan arrainaren prezioa negoziatzea; diru askorik ez da jokoan. Arrantzale eta saregileak, ordea, diruari baino denboraleei begira bizi dira, itsasoak ekartzen dietenaren zain; batzuetan, ona; besteetan txarra.

Gehienok lo gauden bitartean, pura-purian eta mugitzen hasia da MercaBilbao. Esnatuta egotea ezinbestekoa da tratuan ari direnentzat. Oso ondo daki Jabotxa Rodriguezek bere merkantzia nola saldu; era berean, artista omen da Agustin Herrero bere arraindegirako arrain-piezarik onenak preziorik onenean erosten.

Esperientziaren ahotsa ere entzungo du 'Objetibo Euskadi'k. Lekeitoko bi arrantzale dira Baserri eta Txankarra. Erretiratuta dauden arren, harreman estua dute itsasorekin. Kanabera eskuan dutela, garai bateko istorioak kontatuko dizkigute biek.

Ondoren, Sergio Ortiz de Zarate txefarekin izango da saioa. Llehen Michelin izarra lortu berri du eta sukaldariak itsasoko gutiziekin duen artea ikusiko dugu.

Santurtziko azken sardina-saltzailearekin izango da lupia arrantzatzen eta angulak nola harrapatu behar diren ikasten.

Bukatzeko, turismo aldetik gure kostaldeak duen xarma hartu nahi izan du kontuan 'Objetibo Euskadi'k eta, horretarako, Bizkaiko Aldundiko Turismoko zuzendari Asier Alearekin hitz egingo du.

 

'Objetivo Euskadi' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n.