telebista
ETB1 eta ETB2n
Maider Unda kirolaria, gaur, 'BAT to Rio' saioan
A.E./EiTB
Joko Olinpikoen inguruko hausnarketa egingo du Aramaiako bere baserritik.
-
Maider Unda
Maider Unda, Londresko Joko Olinpikoetako borroka libreko Brontzezko dominaren irabazlea, hartuko du protagonista Euskal Telebistak larunbat honetan eskainiko duen 'BAT To Rio' saioak.
Borrokalari arabarrak bere oroitzapen, bizipen eta aurreikuspenen errepasoa egingo du Aramaioko Olaeta auzoan duen baserritik, bertan grabatuta baitaude saioko irudirik gehienak. Horrela, Beijingen izandako parte-hartzearen eta Londresen lortutako Brontzezko dominaren oroitzapenekin batera, kirolariak artaldea zainduz eta gazta eginez daraman eguneroko jarduna ere ikusi ahal izango da.
Saioan, halaber, prestaketaren irudiak azalduko dira, baita entrenatzailearen adierazpenak eta borrokalariak ama izan ondoren goi-mailako lehiaketako prestaketa-lanetara itzultzean dauzkan aurreikuspenak ere.