08:00

telebista

22:30ean

Gau bizia Nuri eta Bolikirekin, gaur, 'El Conquis' debatean

Boliki eta Nuri, abentura utzi duten azken bi lehiakideak izango dira protagonistak; David Secok eta Mai Larreak ere hartuko dute parte. Halaber, saioan ikusi gabeko irudi berriak eskainiko dituzte.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Boliki eta Nuri, abentura utzi duten azken bi lehiakideak, izango dira aste honetan “El Conquis” debateko protagonistak. Nafarrak utzi egin du abentura, kanpamentu oso pobrean bizitako egoera latzari aurre egin ezini; barakaldarrak, ostera, matematiketan oinarritutako lehia galdu zuen, Txapelaren aurka, eta Jaguarren taldeari akabera emateko urrezko aukera galdu zuen.

Irudi berriak, konfidentziak eta aurrerapenak

Amazoniako lurretan lehiakideek utzitako irudi berriak ere ikusiko ditugu, haien konfidentziak, hurrengo atalaren aurrerapenak, Naiara kanpamentu pobrera itzuli eta taldeko bat etxera joan denaren albiste txarra eman zuen uneko irudiak, Artzai eta Txapela kanpamentu oso pobrean bizi duten infernura bueltan joan zirenekoa, eta joan den asteleheneko irudi berri gehiago. Halaber, Igor eta Olatz eztabaida sutsuan ikusiko ditugu kanpamentu aberatsean, eta Igorrek bere kapitain Peio Ruiz Cabestanyn inguruan esandakoak ere entzungo ditugu, pirañen taldekoak nahasten saiatu zela esan baitzuen, immunitate jokoa gal zezaten.

Bestetik, honako kolaboratzaile hauek izango dira aste honetako debatean: Mai Larrea, Yong Li, Arantza Garces, Gotzon Mantuliz, Eneko Van Horenbeke, Isa Landa, David Seco eta Amaia Puertas. Astero legez, asteko tuit onena sarituko da eta Ternua markako produktuak nork irabazi dituen ere jakingo dugu, webean egindako galderari erantzunez (Huts egin al dizu Bolikik abentura utzita?), lehiaketan parte hartu duten erabiltzaileen artean.

'El Conquis', Patxi Alonsok aurkeztuta, gaur gauean, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

 

 

 

 

 

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena