Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador', asteleheneko ordutegi nagusian audientzia buru

A.H. | EITB

Berriz ere, asteleheneko atala bere ordu tartean nagusi izan zen, %14,2ko audientzia zatia eta 366.000ko ikus-entzuleko audientzia metatua lortuta.

'El Conquistador del Fin del Mundo' realityaren abentura berriak asteleheneko ordutegi nagusian bere lidergoa finkatu du, eta orain arte eman diren hiru atalak audientzia buru izan dira ordu tarte horretan. Aste honetako saioak %14,2ko audientzia zatia eta 366.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan. Atal gogorra izan zen, Olatzen kontrako duelua galduta, Larrea kanporatu zuten eta haren taldekideak, jaguarrak, adorerik gabe, kanpamendu pobrean gelditu ziren.

Amazonaseko biziraupen abentura berriak euskal ikus-entzuleen babesa jaso du eta horren isla dira azken asteetako audientzia datuak. Emititutako hiru atalek %15,4ko audientzia zatia lortu dute bataz beste, eta 343.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.

Larrea eta kolaboratzaile berriak debatean

Asteazkenean, berriz, Patxi Alonsok aurkeztuta, 'El Conquis' debatean izango da Larrea, abentura utzi duen azken lehiakidea, haren bizipenak eta abenturan jokatutako papera hizpide hartuta. Halaber, Eneko Van Horenbeke eta Nakor Markez ere platoan izango dira, besteak beste, eta saioan aurretik ikusi gabeko irudi berriak eskainiko dituzte.

ainiko dituzte.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista