Itxi

telebista

Zuzenean

Futbola, pilota eta txirrindularitza, arratsaldean, ETBn

A.A. | EiTB

Real Madril Castilla-Real Union eta Bengoetxea VI-Untoria / Irribarria-Merino partidak, eta Valentziako Erkidegoko Itzuliko 4. etapa izango dira ikusgai.

Futbolarekin ekingo diete kirol emankizunei ETBk eta eitb.eus-ek gaur. Bigarren B Mailako Real Madril Castilla-Real Union partidaren berri emango dute Naxari Altunak eta Juanan Larrañagak ETB1en 16:00etatik aurrera.

Ordu berean, baina ETB4n, Valentziako Erkidegoko Itzuliko lehen hiru etapen laburpenak egingo du Fermin Aramendik. Ordu erdi geroago, Alfontso Arroiorekin batera, Orihuelan hasi eta Xorret de Catin amaituko den 4. etaparen zuzeneko kontakizuna egingo du.

18:00etan ETB1ek Iruñeko Labrit pilotalekuko jaialdia eskainiko du. Bi partida jokatuko dira: Olaetxea-Aretxabaleta / Elezkano II-L. Galartza eta Binakako Txapelketako Bengoetxea VI-Untoria / Irribarria-Merino. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.