Itxi

telebista

Pilota

Binakako Txapelketa, Bastidatik zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.H. | EITB

Gaur gauean, Victor-Beroiz eta Altuna III-Merino II izango dira aurrez aurre.

Gaur gauean, Bastidako pilotalekuko jaialdia eskainiko dute zuzenean ETB1ek eta eitb.eus-ek, 22:00etatik aurrera. Lehendabizi, Promozio Txapelketako lehendabiziko jardunaldiko partida jokatuko dute Olaetxea-Larunbe eta Gorka-Tolosa bikoteek. Ondoren, Binakako Txapelketako 11. jardunaldiaren baitan, Victor-Beroiz eta Altuna III-Merino II izango dira aurrez aurre. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.

Aurretik, saskibaloi emanaldia izango da ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en, 21:00etan. Bartzelona Lassa-Zalgiris Kaunas Euroligako partida eskainiko dute, eta Asier Arangurenek eta Josean Aldalurrek egingo dute horren kontakizuna.