Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Oiartzun-Espanyol eta Donostiako pilota jaialdia, gaur, ETBn

A.A. | EiTB

Atano III.eko partida nagusia Txapelketako finalerdietakoa izango da: Victor-Untoria / Artola-Imaz.

  • UNtoria

    UNtoria

Emakumeen Ligako Oiartzun-Espanyol partida eta Binakako Txapelketako Victor-Untoria / Artola-Imaz partida izango dira eguneko kirol hitzordu nagusiak ETB1en eta eitb.eus-en. Horrez gain, pala eta aizkolari emanaldiak ere egingo dira.

'Oreka' saioaren barruan, 12:00etan, Oiartzun-Espanyol partida izango da ikusgai, Naxari Altunaren, Larraitz Lukasen eta Sara Gandararen kontakizunarekin.

'ETB Kantxa' saioa Donostiako Atano III.etik eskainiko da, 17:00etatik aurrera. Lehenik eta behin, Elezkano-Aretxabaleta / Irribarria-Zabaleta partida jokatuko da. Bigarren norgehiagoka txapelketakoa izango da: Victor-Untoria / Artola-Imaz. Azkenik, Tainta-Apraiz eta Elordi-Irusta izango dira aurrez aurre. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango ditugu berriemaile.

Pilotaren aurretik ETB1ek zabaldu ohi duen herri kirolen tartean, hilaren 6an Sunbillan Ramon Latasa aizkolariaren omenez egindako saioaren berri emango du Juanan Legorburuk, Joxe Etxebeste lagun duela. Haren heriotzaren 25. urteurrena gogoratzeko, Donato Larretxearen eta Iker Vicenteren arteko desafioa egin zen, eta Patxi Astibiak oinbikoa moztu zuen 73 urterekin.

Azkenik, ETB4n, 12:00etan, Binakako Pala Txapelketako 3. jardunaldiko bi partida eskainiko dira: Gaubeka-Imanol / Landeta-Ibai Perez eta Fusto-Ibargarai / Necol-Brefel. Pedro Mari Goikoetxea eta Mikel Aierbe izango dira esatariak.