telebista
Audientzia
'El Conquistador' saioa, berriro ere audientzia buru ordutegi nagusian
A.H. | EITB
Julian Iantzik aurkeztutako abentura realityak %14,5eko audientzia zatia eta 248.000 ikus-entzule lortu zituen.
'El Conquistador del Fin del Mundo' berriro ere astelehen gauean ordutegi nagusian audientzia buru izan da %14,5eko audientzia zatiarekin. Julian Iantzik aurkeztutako abentura realityak 248.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du, Euskadin eta eragin eremuan.
Asteleheneko atalean, Cesarrek abentura utzi zuen duelua jokatu gabe; Patxi Salinasek, bestetik, kapitain izateari utzi eta, gainontzeko parte hartzaileak bezala, lehiakide moduan jarraituko du aurrerantzean abenturan, taldeak bateratzearekin batera.
earekin batera.