telebista
Gaur, 22:30ean
Migo, Amazonaseko azken biktima, 'El Conquis' debateko protagonista
EiTB
Migo eta Peio Ruiz Cabestanyrekin batera, saioko platoan izango dira Gotzon, Eneko, David, Isa, Arantza eta Olatz ere, astero legez, euren iritziak eskaintzeko.
Igorri eta Ainarari duelua oparituta utzi zuen Amazonaseko abentura Migok, eta gaur azalpenak eman beharko ditu 'El Conquistador del Amazonas' saioko debatean. Nafarrak pala-kolpe gogorra jaso zuen buruan, garaipenerako bidean eskailera papera egiten zion enbor zatia aizkora batekin lurrera bota ondoren. Peio Ruiz Cabestanyrekin bat egingo du berriz Migok platoan, eta gehiengoak anakondak diren honetan, pirañen geroa aztertzeko aukera izango du.
Giroa oso zapuztuta dago kanpamentu bateratuan
Gaurko saioan, bestalde, hurrengo ataleko aurrerapenak ere ikusiko ditugu, eta baita Patxi Salinasek eragindako isiltasun greba ere. Talde berdeko kapitan ohiak saioko berriemaile bati aurre egingo dio eta Julianekin ere norgehiagoka izango du.
Lehiakideek urduritasuna ageriko da eta kanpamentu bateratuan giroa oso zapuztuta dago. Halaber, datorren ataleko immunitate jokoaren eta dueluaren nondik norakoak ere azalduko dituzte debatean.
Migo eta Peiorekin batera, Gotzon, Eneko, David, Isa, Arantza eta Olatz ere saioko platoan izango dira, astero legez. Hori gutxi balitz, saioko tuit onena aukeratuko dute, lehiakide gogokoena izateko lehiatik kanpo geldituko diren bi lehiakideak nortzuk diren jakingo dugu eta baita botoa ematearren aste honetako Ternua produktu sorta nork irabazio duen ere.
'El Conquis' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.