telebista
22:30etan
'Policías de Queens' filma, gaur, ETB2n
Dito Montielek zuzentzen duen pelikulak, Channing Tatum, Tracy Morgan eta Katie Holmes ditu protagonista.
Gaur, Policías de Queens (The Son of No One) pelikula estatubatuarra eskainiko du Euskal Telebistako bigarren kateak. Akzio eta hilketak oinarri dituen thriller hau Dito Montielek zuzendu du, eta Channing Tatum, Tracy Morgan eta Katie Holmes ditu protagonista.
Jonathan White (Channing Tatum) izena duen New York-eko polizia gazte baten istorioa kontatzen du filmak. Queens herriko polizia etxera bidaltzen dute Jonathan, haurtzaroa bizi izan zuen langile-auzora, alegia. Bertan, bere bizitza eta familia kolokan jarriko ditu iraganeko sekretu batek. Duela 16 urte konpondu gabeko bi hilketen inguruko informazioa emango da jakitera, Jonathan ume zen garaikoa.
Polícias de Queens gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etan, ETB2n.