Itxi

telebista

FORTA

Pello Sarasola saria emango dute gaur telebista autonomikoek

A.E.|EiTB

Telebista autonomikoetako saiorik onena sarituko dute, gaur, Zaragozan. ETBko 'Todos Los Apellidos Vascos' saioa hautagaien artean dago.

  • Pello Sarasola zena oroitarazi nahi dute telebista autonomikoek. (Argazkia: EiTB)

    Pello Sarasola zena oroitarazi nahi dute telebista autonomikoek. (Argazkia: EiTB)

Telebista autonomikoetako saiorik onenak nabarmenduko dituen Pello Sarasola saria lehen aldiz banatuko da gaur, Zaragozan. FORTA (Irrati eta Telebista Erakunde Autonomikoen Federazioa) barruan dauden telebista kateetako eduki arduradunek osatuko dute epaimahaia, azken urteko saiorik onena zein izan den erabakiko duena.

Lehen ediziorako hautagaiak hauek dira: 'El Foraster' (TV3), 'Aixó es Mel' (IB3), 'El Punto sobre la Historia', (Telemadrid),  'Luar' (TVG), 'Todos Los Apellidos Vascos' (ETB), 'Oregón TV' (Aragón TV), 'Pieces' (TPA) eta 'El Legado de…' (Canal Sur).

Pello Sarasola sarien helburua, autonomia erkidegoetako telebistetan ekoizten diren genero eta formatu ezberdinetako saioak nabarmentzea da: lehiaketak, dokureality-ak, musikalak, telesailak… Programek FORTAko telebisten berezko izaera bultzatu beharko dute, hots, gertutasuna, identitate autonomikoa, eta bere lurralde eremuan duen eraginkortasun edo oihartzuna.

Sariaren bidez, Pello Sarasola zena oroitarazi nahi dute telebista autonomikoek. Telebista alorreko profesional handia izan zen Sarasola eta FORTAko telebista kateen arteko elkarlanaren bultzatzaileetako bat. EiTBko Programa sailean aritu zen 1989tik ardura postu ezberdinetan. 2005ean Antena 3 telebista katean hasi zen lanean, Antena zuzendari, 2011ra arte. Urte hartan hartu zuen ETBren Eduki zuzendari kargua, eta bi urte geroago, 2013an, ETBren zuzendari izendatu zuten. 2015ean hil zen.

 

>