Itxi

telebista

22:30ean

'Minuto a Minuto' berezia gaur, hauteskundeen emaitzak aztertzeko

A.E.| EiTB

Besteak beste, Aitor Esteban, Marian Beitialarrangoitia, Odon Elorza, Leopoldo Barreda eta Eduardo Maura izango dira platoan.

Gaur gauean, hauteskunde gauean gertatutakoa aztertuko dute ETB2ko 'Minuto a Minuto' saio berezian. Platoan, besteak beste, Eduardo Maura (Elkarrekin Ahal Dugu), Aitor Esteban (EAJ), Marian Beitialarrangoitia (EH Bildu), Odon Elorza (PSE-EE) eta Leopoldo Barreda (PP) hartuko ditu Aintzane Bolinagak.

'Minuto a Minuto' 22:30ean izango da ikusgai ETB2n, Aintzane Bolinagak gidatuta.