cerrar buscador

PP

1 / 30 Hurrengoa
Felipe VI.a erregeak bihar amaituko du alderdiekin bigarren bilera-erronda

Felipe VI.a erregeak bihar amaituko du alderdiekin bigarren bilera-erronda

Pedro Sanchez PSOEren hautagaia Espainiako Gobernuko presidentetzarako hartuko du bihar erregeak 10:00etan, eta haren atzetik, Alberto Nuñez Feijoo buruzagi popularra joango da Zarzuelara, 11:00etan.
''Xantaiari men egin ez izanagatik'' pozik azaldu da Feijoo

''Xantaiari men egin ez izanagatik'' pozik azaldu da Feijoo

La Toja-Lotura Atlantikoa Foroan egindako hitzaldian PPko presidenteak azaldu duenez, "Gobernu-Presidentetzarako hautagai batek ezin ditu Zuzenbide Estatutik kanpo dauden baldintzak onartu".

Sanchezek hitzeman du dena emango duela ''benetako'' inbestidura baterako

Sanchezek hitzeman du dena emango duela ''benetako'' inbestidura baterako

Espainiako Gobernuko jarduneko presidente eta PSOEren hautagaiak salatu du Feijook (PP) denbora galdu besterik ez duela egin inbestidura saioarekin.

Erregeak bigarren kontsulta txanda hasiko du astelehen honetan, Sanchez hautagai proposatu aurretik

Erregeak bigarren kontsulta txanda hasiko du astelehen honetan, Sanchez hautagai proposatu aurretik

Oraingoan, Pedro Sanchez PSOEko burua eta jarduneko presidentea inbestidurarako hautagai gisa proposatzea espero da.
Alberto Nuñez Feijooren inbestidurak porrot egin du bigarren aldiz

Alberto Nuñez Feijooren inbestidurak porrot egin du bigarren aldiz

PPko hautagaiak ez du inbestidura lortu oraingoan ere. Gehiengo sinplea behar zuen, baina kontrako boto gehiago jaso ditu (177) aldekoak baino (172). Juntseko diputatu batek baiezko botoa eman du akats baten ondorioz.

Oskar Matute: ''Berdin zaigu PP eta Vox edo Vox eta PP, faktoreen ordenak ez duelako faxismoa aldatzen''

Oskar Matute: ''Berdin zaigu PP eta Vox edo Vox eta PP, faktoreen ordenak ez duelako faxismoa aldatzen''

"Ezin da errefusatu inoiz lortuko ez dena. Zuk ezin diezu gure botoei uko egin, ez dituzulako inoiz izango "esan dio Oskar Matutek Alberto Nuñez Feijoori.

Feijooren inbestidurak porrot egin du

Feijooren inbestidurak porrot egin du

PPko hautagaiak ez du babes nahikorik jaso bigarren bozketan ere, aldeko 172 boto eta kontrako 177 jaso baititu. Juntseko diputatu batek nahastuta 'bai' bozkatu du eta Mahaiak boto baliogabe gisa kontatu du.
''Ohoragarriak ez diren bi irteera baino ez dira geratzen: gezurraren Gobernua edo hauteskunde errepikapena''

''Ohoragarriak ez diren bi irteera baino ez dira geratzen: gezurraren Gobernua edo hauteskunde errepikapena''

Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Pedro Sanchezi eskatu dio ez dezala ezkutatu eta argi eta garbi esan dezala Kongresuko tribunan ERCk eta JxCatek eskatzen duten amnistia eta autodeterminazio erreferenduma onartuko dituen ala ez.

Feijooren inbestidura bigarrengoz bozkatuko du Kongresuak, gaurkoan ere porrot egingo duela jakinda

Feijooren inbestidura bigarrengoz bozkatuko du Kongresuak, gaurkoan ere porrot egingo duela jakinda

12:15ean hasiko da bigarren inbestidura saioa, Francina Armengol Kongresuko presidenteak Konstituzioan jasotako epeak kontuan hartuta hala erabakita. Feijoo izango da hitza hartzen lehena.
Feijook Kongresuaren lehen ezezkoa jaso du

Feijook Kongresuaren lehen ezezkoa jaso du

PPren hautagaiak ez du lortu inbestidura lehen saioan, eta 48 orduen buruan berriz ere egingo dute bozketa.
Feijooren inbestidura bozkatzen ari dira Kongresuan

Feijooren inbestidura bozkatzen ari dira Kongresuan

Diputatuak banan-banan eta ahoz ematen ari dira botoa.
PP: ''Gure demokrazian hauteskundeak irabazten dituenak beti merezi izan du gobernatzea''

PP: ''Gure demokrazian hauteskundeak irabazten dituenak beti merezi izan du gobernatzea''

Cuca Gamarra PPk Kongresuan duen bozeramaileak adierazi duenez, "Sanchez jauna bere isiltasunarekin agerian geratu da, ez baita ausartzen Ganbera honetan aurpegia ematera eta bere interes pertsonala lortzearren Espainia saltzen ari dela onartzera".

Albiste izango dira: Feijooren inbestidura, EITB Gala eta 'Geldiezinak'proiektua

Albiste izango dira: Feijooren inbestidura, EITB Gala eta 'Geldiezinak'proiektua

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Sanchezek saioan hitza ez hartzeak Feijooren haserrea eragin du

Sanchezek saioan hitza ez hartzeak Feijooren haserrea eragin du

Espainako Gobernuko jarduneko presidenteak ez du parte hartu Feijooren inbestidura saioan. Sozialisten izenean, Oscar Puente Valladolideko alkate ohiak hitz egin du. Haserre erantzun diote popularrek.
PPko diputatuak oihuka Sanchezen aurka, saioan ez duelako parte hartu: ''Koldarra, koldarra''

PPko diputatuak oihuka Sanchezen aurka, saioan ez duelako parte hartu: ''Koldarra, koldarra''

Pedro Sanchez jardunean dagoen presidenteak ez du hitza hartu Alberto Nuñez Feijooren inbestidura saioan, PSOEren txanda iritsi denean. Popularren haserrea eragin du horrek, eta diputatu guztiak altxatu eta oihuka hasi dira: "Koldarra, koldarra".

PSOEk gogorarazi dio Feijoori gobernatzen duena ez dela hauteskundeak irabazten dituena

PSOEk gogorarazi dio Feijoori gobernatzen duena ez dela hauteskundeak irabazten dituena


Oscar Puente Valladolideko alkate ohi eta PSOEko diputatuak adierazi duenez, "hunkigarria" izan da bi hilabetez Feijoo hauteskundeetako irabazleari Gobernua osatzen uztea eskatzen entzutea, PPk ez baitu "errespetu" bera izan hautagai sozialistekiko.

Alberto Núñez Feijook Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia eta hautaketa sistema berritzea proposatu du

Alberto Núñez Feijook Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia eta hautaketa sistema berritzea proposatu du

Feijook defendatu du beharrezkoa dela independentzia judiziala bermatzea eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian politikaririk ez egotea, eta Estatuko Fiskaltza Nagusiaren independentzia bermatzearen eta Botere Betearazlearen eta Judizialaren arteko ate birakariekin amaitzearen alde agertu da.

Alberto Nuñez Feijook ziurtatu du ez duela amnistia defendatuko ''printzipioak'' eta ''hitza'' dituelako

Alberto Nuñez Feijook ziurtatu du ez duela amnistia defendatuko ''printzipioak'' eta ''hitza'' dituelako

Nuñez Feijook argi utzi du "Konstituziotik kanpo ez dagoela demokraziarik", eta azpimarratu du espainiar gehienek ez zutela babestu uztailaren 23an amnistia eta autodeterminazioa jasotzen zituen hauteskunde programarik.

Albiste izango dira: Feijooren inbestidura, Euskal Zinemaren Gala eta Hizkuntzen Europako Eguna

Albiste izango dira: Feijooren inbestidura, Euskal Zinemaren Gala eta Hizkuntzen Europako Eguna

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
PPk bere jarraitzaileak bildu ditu Madrilen, amnistiaren aurka

PPk bere jarraitzaileak bildu ditu Madrilen, amnistiaren aurka

Feijooren inbestidurarako 48 ordu falta direnean, independentismoak eskatzen duen amnistiaren aurka ateratzeko deia egin du Alderdi Popularrak. Ekitaldira bertaratu dira Espainiako Gobernuko presidente ohiak, presidente autonomikoekin eta bestelako agintariekin batera, Carlos Iturgaitz, kasu.
Feijoo: ''Espainiarrek ez dute baimenik eman hiritar aske eta berdinen nazio izateari uzteko''

Feijoo: ''Espainiarrek ez dute baimenik eman hiritar aske eta berdinen nazio izateari uzteko''

PPk amnistiaren aurka Madrilen egin duen ekitaldian, alderdiko buruak politikariak "legearen aurrean berdinak" izatea aldarrikatu du.

Iturgaiz:''Espainian salgai ez dagoela esatera bildu gara gaur Madrilen''

Iturgaiz:''Espainian salgai ez dagoela esatera bildu gara gaur Madrilen''

Kataluniako prozesuaren auzipetuei ustez Espainiako Gobernuak eman nahi dien amnistiaren aurkako ekitaldia antolatu du PPk gaurko Madrilen, eta han ere izan da Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidentea.

PPk diziplina hausteko eta Feijooren inbestidura ahalbidetzeko eskatu die sozialistei

PPk diziplina hausteko eta Feijooren inbestidura ahalbidetzeko eskatu die sozialistei

Diputatu sozialistei eta beste edozein talde parlamentariori Feijooren inbestidura babesteko eskatu die Cuca Gamarra PPko idazkari nagusiak.
PPko diputatuek ez dituzte entzungailuak erabili Joseba Agirretxeak euskaraz hitz egin duenean

PPko diputatuek ez dituzte entzungailuak erabili Joseba Agirretxeak euskaraz hitz egin duenean

Alderdi Popularreko diputatu guztiek ez dute itzulpen zerbitzua erabili Joseba Agirretxea jeltzaleak euskarazko hitzaldia egin duen bitartean. Borja Semper PPko diputatuak, bestalde, Kongresuan euskara erabiltzea saihestu du gaur.

Kongresuak gehiengo osoz onartu du ganberan hizkuntza koofizialak erabiltzea

Kongresuak gehiengo osoz onartu du ganberan hizkuntza koofizialak erabiltzea

Aldeko 180 boto izan dira. Aurrez, eskuinaren osoko zuzenketak baztertu ditu Behe Ganberak, eta EAJk erreformaren testuari aurkeztu dion zuzenketa partziala, aldiz, onartu. Hala, lege baten idatzizkio bertsio guztiek balio juridiko bera izango dute aurrerantzean.
Borja Semperrek euskaraz hitz egin du ''ergelarena'' ez lukeela egingo esan ondoren

Borja Semperrek euskaraz hitz egin du ''ergelarena'' ez lukeela egingo esan ondoren

Atzo gazteleraz hitz egingo zuela eta ez zuela "ergelarena" edo "gauza arrarorik" egingo esan ostean, Borja Semper PPko diputatuak euskaraz hitz egin du Kongresuko osoko bilkuran. Hala ere, bere alderdikideek ez dute itzultzailea entzuteko gailua erabili.

EAJk ezetz esan dio berriz ere Feijooren balizko gobernua babesteari: ''Ez dago horretarako biderik''

EAJk ezetz esan dio berriz ere Feijooren balizko gobernua babesteari: ''Ez dago horretarako biderik''

Aitor Esteban eta Cuca Gamarra, EAJren eta PPren eledunak Kongresuan, hurrenez hurren, arratsaldean bildu dira. Buruzagi jeltzaleak berretsi dio Vox tartean bada, ez dutela Feijoo babestuko. Gamarrak, bere aldetik, esan du euren proposamena euskal herritarrentzat "onugaragarria" dela.

PPk ez ditu erabiliko hizkuntza koofizialak Kongresuan: ''Ez dugu inozoarena egingo''

PPk ez ditu erabiliko hizkuntza koofizialak Kongresuan: ''Ez dugu inozoarena egingo''

Euskara, katalana eta galegoa erabili ahal izango dira bihar Diputatuen Kongresuan. Gaiari buruz galdetuta, Borja Semper PPko eledunak ziurtatu du diputatu popularrek gaztelaniaz hitz egingo dutela, "espainiar guztiek uler ditzaten".

Aznarrek eta Rajoyk ere parte hartuko dute Feijook inbestidura baino 48 ordu lehenago egingo duen ekitaldian

Aznarrek eta Rajoyk ere parte hartuko dute Feijook inbestidura baino 48 ordu lehenago egingo duen ekitaldian

'Proces'eko auzipetuen balizko amnistiaren aurkako protesta izan behar zena, "Gobernuko presidente izatetik lau botora dagoenaren lehentasunak aurrez aurre entzuteko" ekitaldi bihurtuko da.
Eutanasiaren aurrean kontzientzia-eragozpena baliatzeko aukera osasun-langileetara mugatu du Konstituzionalak

Eutanasiaren aurrean kontzientzia-eragozpena baliatzeko aukera osasun-langileetara mugatu du Konstituzionalak

Auzitegi Konstituzionalak atzera bota ditu PPk Eutanasia Legearen kontra jarritako helegiteak, martxoan Voxekoekin egin bezala. Ebazpenak dio Eutanasia Legea baliogabetzeko bi alderdiok emandako argudioak oso antzekoak direla.
PPk amnistiaren aurkako ekitaldi handi bat iragarri du Madrilen, inbestidura aurreko astebururako

PPk amnistiaren aurkako "ekitaldi handi bat" iragarri du Madrilen, inbestidura aurreko astebururako

Gamarraren hitzetan, Pedro Sanchezek helburu bakarra du amnistia aitortuta: "botoak jasotzea". Hain zuzen ere, horixe da Madrilen egingo duten manifestazioan salatu nahi dutena.
EAJk, Juntsek eta Sumarrek talde propioa izango dute Senatuan, PSOEk senatariak laga ostean

EAJk, Juntsek eta Sumarrek talde propioa izango dute Senatuan, PSOEk senatariak laga ostean

Senatuko Mahaiak, PPren gehiengoarekin, oniritzia eman dio talde parlamentarioen osaketari, erakundearen zerbitzuen txosten juridikoan oinarrituta.
Boto baliogabeak berrikusteko PSOEk egindako eskaera ez onartzea eskatu du Konstituzionaleko Fiskaltzak

Boto baliogabeak berrikusteko PSOEk egindako eskaera ez onartzea eskatu du Konstituzionaleko Fiskaltzak

Bihar, asteartea, bilduko da Konstituzionala uztailaren 23ko Madrilgo botoak berrikustea baimenduko duen ala ez deliberatzeko. Gaur, bestalde, aho batez atzera bota du Laura Diez magistratua auzitik baztertzeko PPk egindako eskaera.
EAJ: Ziurrenik ostegunean bilduko gara Gamarrarekin (PP), baina Feijooren inbestidurari ezetz esango diogu

EAJ: "Ziurrenik ostegunean bilduko gara Gamarrarekin (PP), baina Feijooren inbestidurari ezetz esango diogu"

Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak "Egun on, Euskadi" saioan iragarri duenez, "segur aski ostegunean" bilduko da Cuca Gamarra PPren Kongresuko bozeramailearekin, Alberto Nuñez Feijoo PPren presidentegaiaren inbestidurari jeltzaleek iragarritako ezezkoaren berri emateko.

Euskara, autogobernua eta Europako proiekzioa izango dira lehendakariaren lehentasunezko ildoak

Euskara, autogobernua eta Europako proiekzioa izango dira lehendakariaren lehentasunezko ildoak

Legebiltzarrean osteguneko Politika Orokorreko osoko bilkuran Iñigo Urkullu lehendakariak egingo duen hitzaldiaren gidalerroak ezagutu ditugu astelehen honetan. Lehendakariarentzat autogobernua giltzarri izango da legealdiko azken txanpan.
Inbestidura ''ez da printzipioen enkante bat, ezta xantaia bat ere'', ohartarazi du Feijook

Inbestidura ''ez da printzipioen enkante bat, ezta xantaia bat ere'', ohartarazi du Feijook

Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak eskertu egin du Voxek baldintzarik gabe emandako babesa, eta ziurtatu du bi "bide" daudela: alderdi nazionalen arteko akordio bat "berdintasunaren, demokraziaren edo botereen banaketaren alde", edo hauteskundeak errepikatzea.

Pedro Sanchez, baikor inbestiduraz: Akordioa lortu daiteke, lortu behar da eta lortuko da

Pedro Sanchez, baikor inbestiduraz: "Akordioa lortu daiteke, lortu behar da eta lortuko da"

Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak adierazi duenez, agintean jarraitzen badu, "elkarrizketaren" eta "adostasunaren" politikaren bidetik jarraituko du Katalunian; izan ere, horren ustez, "hori da oinordetzan hartutako haustura larriaren irtenbide konstituzionala".
Aragoiko Justizia zuzendari berriari espedientea ireki diote sare sozialetan frankismoa goratzeagatik

Aragoiko Justizia zuzendari berriari espedientea ireki diote sare sozialetan frankismoa goratzeagatik

Esperanza Pastor Facebookeko irudi batean azaldu da bandera frankistarekin. PPk eta Voxek osatutako Gobernuak izendatu du, eta PSOEk eta Sumarrek osatutako oposizioak horren dimisioa eskatu du dagoeneko. Aragoiko Ehiza zuzendariari ere espedientea irekiko diote arrazoi bera tarteko.

Juntsek asteartean egingo du bere proposamena: Ez dugu negoziaziorik martxan inorekin ere

Juntsek asteartean egingo du bere proposamena: "Ez dugu negoziaziorik martxan inorekin ere"

Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak argitu du ez dutela amnistia proiekturik aurkeztu inon, eta hitz egitea ez dela negoziatzea.
Feijook bi urteko legegintzaldia eskaini du, baina Sanchezek errefusatu egin du

Feijook bi urteko legegintzaldia eskaini du, baina Sanchezek errefusatu egin du

Batzarra amaituta, Feijook azaldu du PPren Presidentetza errazteko eskatu diola PSOEko buruari. Bi urteko legegintzaldia eskaini dio, estatu mailako sei gairen inguruan akordioa lortuta. Pilar Alegria sozialisten eledunak iragarri du ez dutela Feijooren "alferrikako" inbestidura babestuko.
1 / 30 Hurrengoa

  • BJKN gaur

    BJKN gaur

    Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari buruzko azken berriak

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena