telebista
Audientzia
683.000 ikus-entzulek jarraitu zuten hauteskunde gaua ETB2n
A.H. | EITB
ETB1eko albistegi bereziak, bestalde, 177.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen.
Euskal Telebistak hauteskunde gaua jarraitzeko prestatutako saio bereziek audientziaren babesa jaso zuten. 683.000 ikus-entzulek bat egin zuten Euskadin eta eragin eremuan Estibaliz Ruiz de Azuak, Africa Baetak eta Xabier Lapitzek gidatutako saio bereziarekin, ETB2n. Hartara, 21:20an hasi eta gauerdira arte iraun zuen albistegiak % 11,2ko audientzia zatia lortu zuen. Hain zuzen, emaitzak, adituen hausnarketak eta politikarien erreakzioak bildu ziren saio horretan, bata bestearen jarraian.
ETB1en, Maddalen Iriartek eta Xabier Lapitzek gidatutako 'Hauteskunde gaua' saioa bereziak 177.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.
Ikus-entzuleek ETB aukeratzen dute informazioa jasotzeko
Euskal Telebistako albistegiak nagusi dira Euskadin. 'Teleberri'k % 15,7ko audientzia zatia eta 187.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu ekainean. Nabarmena da, gainera, 'Teleberri'ren lehenengo edizioak lortutako datua: % 19,7.
eitb.eus-en 100.000 erabiltzaile bakarretik gora
eitb.eus-ek 100.000 erabiltzaile bakarretik gora izan zituen, urte sasoi honetan izan ohi dituenak baino % 50 gehiago. Edukirik ikusienak lurraldeko eta herriz herriko hauteskunde emaitzak izan ziren.
Horiekin batera, hauteskunde webgune bereziko eduki multimedia eta idatziak, eta ETB, Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Radio Vitoriako saio bereziak biltzen zituzten orrialdeak izan ziren ikusmin handiena piztu zuten edukiak.