Itxi

telebista

Kirolak

Burnley-Real Sociedad partida, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.H. | EITB

Horrez gain, Ama Zuria pilota torneoko finalaurreko partida eta Burgosko Itzuliko laugarren etapa eskainiko ditu Euskal Telebistak zuzenean.

0:15

Gaur arratsaldean, Burnley eta Realaren arteko denboraldi-aurreko partida eskainiko du Euskal Telebistak zuzenean. Norgehiagoka Burnley hiri ingelesean jokatuko dute arratsaldeko 20:00etan, eta Joseba Urkiolak eta Juanan Larrañagak egingo dute emanaldiaren kontakizuna ETB1en eta eitb.eus-en.

Futbol partidaren ostean, Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatuko den pilota jaialdiarekin bat egingo dute zuzenean. Hasteko, Dario-Tolosa eta Agirre-Iturriaga bikoteek jokatuko dute atariko partida. Ondoren, Ama Zuria torneoko finalaurreko neurketak Olaizola II-Untoria eta Artola-Albisu jarriko ditu aurrez aurre. Amaitzeko, Berasaluze II-Larunbe eta Mendizabal III-Merino II bikoteek jokatuko dute azkeneko norgehiagoka. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Xabier Anduezak egingo dute emanaldiaren kontakizuna, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Horrez gain, Burgoseko Itzuliaren laugarren etaparen zuzeneko emanaldia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 15:00etatik aurrera. Aranda eta Lerma herrien arteko 145 kilometroko etapa izango da. Birritan pasako dira helmugatik eta beste bi aldiz Majadal gainetik. Etapa amaiera ikusgarria espero da, galtzada-harrizko zola duen Lermako Kale Nagusian zehar.

Nagusian zehar.

Nagusian zehar.

Nagusian zehar.

Nagusian zehar.