Itxi

telebista

Kirol emanaldia

Zarauzko pilota txapelketa, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.H. | EITB

Irribarria-Merino II eta Altuna III-Zabaleta bikoteek jokatuko dute finalaurreko partida.

Zarauzko Saria pilota txapelketa eskainiko du Euskal Telebistak zuzenean, gaur arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Atariko partidan, Arretxe-Galartza eta Jaka-Tolosa bikoteak aurrez aurre jarriko dira, eta ondoren, Irribarria- Merino II eta Altuna III-Zabaletak txapelketako finalaurreko partida jokatuko dute. Jardunaldiko hirugarren norgehiagoka Agirre-Iturriaga eta Dario-Merinoren artekoa izango da.

Xabier Euzkitzek eta Josean Tolosak egingo dute emanaldiaren kontakizuna zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en.