Itxi

telebista

Kirolak

Donostiako Bandera, 10:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Arratsaldean Irunberriko pilota jaialdia eta herri kiroletako Zazpi Herrialdeen arteko Txapelketa eskainiko dira.

Denboraldiko estropadarik garrantzitsuena, Donostiako Bandera, zuzenean jarraitu ahal izango da gaur, 10:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Osteguneko sailkatze estropadaren ostean, lehen jardunaldi honetan, zortzina traineru arituko dira lehian emakumezkoen eta gizonezkoen proban.

Lehendabizi emakumezko taldeak arituko dira arraunean Kontxako badian: Getaria-Zarautz, Donostia Arraun Lagunak, Hibaika eta Cabo lehen txandan, eta Hernani, Orio, San Juan eta Deustu bigarrenean. Ondoren, gizonezko taldeak: San Juan, Kaiku, Orio eta Hondarribia lehen txandan, eta Urdaibai, Tiran, Zierbena eta Donostiarra bigarrenean.

Mikel Olazabalek eta Ibon Gaztañazpik egingo dute zuzeneko kontakizuna. Sara Gandarak eta Xabier Anduezak eguneko protagonistak elkarrizketatuko dituzte.

Pilota eta herri kirolak

Arratsaldean, 17:00etan, pilota emankizuna izango da, ohi denez, ETB1en eta eitb.eus-en. Irunberriko jaialdia eskainiko dute eta bertan bi partida jokatuko dira: Arretxe II-Ladis Galartza / Tainta-Iturriaga eta Berasaluze II-Beroiz edo Untoria / Bengoetxea VI-I. Zabala. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.

Erremonteak eta herri kirolek osatuko dute igandeko kirol eskaintza. 13:00etan, ETB4n, Banakako Txapelketako finalerdia izango da ikusgai, Ion-Barrenetxea, Iñigo Aiestaranen eta Manuel Arrizabalaga Matxinen komentarioekin. Eta 15:30ean, ETB1en, bezperan Donostian jokatutako Zazpi Herrialdeen arteko Txapelketa, Juanan Legorburu esatari dela. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango dira.

o dira.