Itxi

telebista

Irailaren 25eko hauteskundeak

Hauteskunde-kanpainaren jarraipena, EiTBko hedabide guztietan

Gaur, ostirala, ekin diote kanpainari, eta albistegietako tarte, elkarrizketa, eztabaida eta hauteskunde gaueko saio berezietan emango da alderdien ekimen eta jardueren berri.

Euskal Irrati Telebistako hedabideek jarraipen zabala egingo diete irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei, ostiral honetatik hasita, telebista, irrati eta Internet bidez.

Alderdien programa eta hautagaien berri emango dute EiTBko albistegi zerbitzuek. Halaber, web berezia izango da eitb.eus-en, kanpainaren berri internet bidez ere jasotzeko. Telebista eta irratietan, doako tarteez gain, albistegietako tarte berezietan sartuko da eguneroko informazioa, baina, horrez gainera, elkarrizketak eta eztabaidak izango dira. Hauteskunde gauean, berriz, saio bereziak, botoen kalkuluak eta emaitza guztiak izango dira.

Bi eztabaida, telebistan

Hainbat debate egongo dira EiTB Taldeko telebistan eta irratietan, EAJ/PNV, EH Bildu, PSE-EE, PP eta Elkarrekin Podemos alderdietako hautagaiekin. ETBk bi debate eskainiko ditu hauteskunde kanpaina honetan; 22:30ean, biak ere. ETB1en izango da lehena, irailaren 13an, eta Xabier Usabiaga izango du gidari. Irailaren 15ean, berriz, ETB2n izango da, eta Xabier Garcia Ramsdenek gidatuko du.

Irratiari dagokionez, Radio Euskadin, 'Boulevard' programan egingo dira eztabaidak, irailaren 13an eta irailaren 20an, 09:05an. Dani Alvarez izango da horien gidaria.

Radio Vitorian, 'Araba Gaur I' programan izango dira, irailaren 9an eta irailaren 16an, 08:30ean, Maritxu Diazekin.

Euskadi Irratian, azkenik, 'Faktoria' saioan izango dira, irailaren 15ean eta irailaren 21ean, 09:05ean, Maite Artolarekin.

Elkarrizketak egunero

ETB1en, irailaren 12tik 16rako astean, 'Egun On Euskadi' saioan izango dira hauteskundeekin lotutako elkarrizketak, Estepan Aldamiz-Etxebarriarekin. Bigarren astean, irailaren 19tik 23ra, berriz, 'Gaur Egun 2' albistegiaren barruan izango dira, Iban Garateren eskutik.

ETB2n, lehen astean, 'En Jake'ren barruan egingo ditu Xabier Lapitzek, eta bigarren astean, berriz, 'Teleberri 2'ren barruan, Xabier Garcia Ramsdenek.

Euskadi Irratian, 'Faktoria'k hartuko ditu bere baitan elkarrizketak; Radio Euskadin, 'Boulevard'ek, eta Radio Vitorian, 'Araba Gaur' irratsaioaren barruan egingo dira.

Hauteskunde gaua

Irailaren 25ean, hauteskunde-gauean, EiTBk saio bereziak emango ditu taldeko hedabide guztietan. Euskal Telebistak saio bana eskainiko du ETB1en eta ETB2n, 20:00ak baino lehen hasita, eta hauteskundeetako informazioa eta igandeko albistegi eta kirol saioak tartekatuko dituzte. Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik 19:45ean hasiko dute hauteskunde-gaueko tarte berezia.

Euskal Telebistan zein irratietan, alderdi politikoen iritziak jasoko dira, eta zuzeneko harremanak izateko bideak jarriko dira alderdi politiko nagusien egoitzekin eta datuak biltzeko zentro nagusiarekin.

eitb.eus

Webgune berezia izango du eitb.eus-ek, albisteen jarraipen estua egiteko. Egunero, albisteak, bideoak eta EiTB Taldean (telebistan eta irratietan) egiten diren elkarrizketak izango dira ikusgai. Gainera, inkesten emaitzak, infografiak eta aurreko hauteskundeetako emaitzak erejarriko dituzte eskura.

Sare sozialetan, Twitterren batez ere, politikariek zer dioten ere jasoko dute, eta hauteskunde-egunean zuzeneko programak egingo dituzte eta emaitza guztiak eskainiko dituzte horiek jakin bezain laster.

Horrez gain, mugikorren eta ordenagailuen bidez izango dira eskuragarri hauteskunde kanpainako bideo, audio eta elkarrizketak. Alderdi bakoitzak tarte berezia izango du, eta horien gaineko bideoak ikusi ahalko dira bertan. Elkarrizketak eta eztabaidak ere webgunearen bidez jarraitu ahalko dira, eta, ondoren, Nahieranen izango dira eskuragarri.

Amaitzeko, irailaren 25ean, jarraipen berezia egingo zaio hauteskunde-gauari. Hauteskunde barruti eta herriz herriko emaitza guztiak une oro berrituko dira. Ordenagailu eta bestelako gailu mugikorretatik ere kontsultatu ahalko dira.

tu ahalko dira.

tu ahalko dira.

tu ahalko dira.