telebista
Audientzia
'El Lector de Huesos', arrakastatsu, estreinaldian
A.H. | EITB
Saioak % 11,6ko audientzia zatia eta 227.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin-eremuan.
ETB2k 'El Lector de Huesos' saio berria estreinatu zuen atzo, urriak 23, eta audientzia arrakasta handia lortu zuen lehenengo emanaldian. Dani Alvarez kazetariak eta Paco Etxeberria antropologo eta auzitegiko medikuak gidatuta, azken urteetan gertatu diren krimen gogorrenak ikertuko ditu ETB2ko saioak. Lehen atalak Breton Auzia hartu zuen hizpide, eta % 11,6ko audientzia zatia eta 227.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin-eremuan.
2011ko urriaren 8an, Ruth eta Jose seme-alabak hil eta sutan erre zituen Jose Bretonek. Hasieran, gorpuzkinak ez zituzten identifikatu, baina Paco Etxeberria adituaren lanari esker, auziak beste norabide bat hartu zuen. Saioak kasua berreraiki zuen, eta polizia zientifikoaren lanaren gaineko datu interesgarriak eta erretako hezurrak identifikatzeko hainbat gako eman zituen.
Datorren igandean, gerra zibilean eta diktaduraren garaian hobi komunetan lurperatutako biktimen identifikazioa azalduko dute.
'El Lector de Huesos' igandero izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
>-en. >-en. >-en. >-en.