Itxi

telebista

Zuzenean

Lehendakaria aukeratzeko Osoko Bilkura, zuzenean, EiTBn

A.E.|EiTB

Telebistan, irratian eta Interneten lehendakaria hautatzeko saioari arreta berezia eskainiko zaio.

  • Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EFE

    Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EFE

EiTBk arreta berezia eskainiko dio lehendakaria aukeratzeko Eusko Legebiltzarrean egingo den Osoko Bilkurari gaur, telebistan, irratian eta Interneten. Lehendakaria bozkatzeko batzarraldia jarraituko dute albistegi eta aktualitate saioetan.

Hasteko, 'Egun On Euskadi' Estepan Aldamiz-Etxebarriak aurkezten duen ETB1eko saioak zuzenean bat egingo du Gasteizko Legebiltzarrarekin inbestidura plenoa jarraitzeko. Solas mahaian, Xabier Riezu, Duñike Agirrezabalaga, Jon Goikoetxea eta Mikel Aramendi izango dituzte.

Halaber, 'En Jake' Xabier Lapitzek aurkezten duen ETB2ko saioa goizago hasiko da, 11:30ean. Arantza Ruiz eta Maitane Bastida izango dituzte berriemaile berezi Legebiltzarrean jazotzen den guztia zuzenean kontatzeko. Platoko mahai-inguruan, berriz, Iñaki Anasagasti, Jon Iñarritu, Josu Montalban, Begoña Conde eta Juantxo Iturria egongo dira.

Eguerdiko eta gaueko 'Gaur Egun' eta 'Teleberri' saioetan ere tarte zabala izango du inbestidurak.

'Faktoria' eta 'Boulevard', Gasteiztik

Euskadi Irratian eta Radio Euskadin, zuzenean eskainiko dute bigarren bozketa eta Lehendakariaren proklamazioa Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik

Radio Vitoriak, albistegietan lehendakariaren aukeraketa jarraitzeaz gainera, 'Araba Gaur' irratsaioan legebiltzarkideekin elkarrizketak eskainiko ditu eta arratsaldean berriro osoko bilkuraren bat egingo du.

Azkenik, eitb.eus atariak streaming bidez eskainiko du osoko bilkura, eta horrez gain, zuzeneko kontaketa ere egingo du. Halaber, gertatuko den guztia jasoko dute bideo, audio, argazki eta idatzitako informazioen bidez.