telebista
22:30ean
Andoni Ortuzarri elkarrizketa, gaur gaueko 'La Noche en Jake' saioan
A.H. | EITB
EAJko presidentea bere alderdiaren eta PPren arteko negoziazioez arituko da, besteak beste.
Gaur gauean, Andoni Ortuzar EAJko presidentea 'La Noche en Jake' saioan izango da gonbidatu. Hitzorduan, bere alderdiaren eta PParen arteko negoziazioen inguruan arituko da, baita Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuaren arteko harremanen etorkizunaz ere. Halaber, Independentziaren inguruan duen iritzia eta ETAren kontra Iparraldean egin berri den operazio poliziala izango ditu mintzagai. Berarekin batera, Javier Vizcaíno, Martin Garitano, Alberto Surio, Naiara Pineda eta Pablo Montesino kazetariak eta Fabio Gonzalez eta Braulio Gomez analistak bilduko dira solasaldi mahairen inguruan.
'La Noche en Jake' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.