Itxi

telebista

ETB1en eta ETB2n

'Eskola Ibiltariak' dokumentala, gaur, 'Europa Transit' saioan

A.H. | EITB

Hezkuntza sistematik at gelditu diren haur errefuxiatuak ditu protagonista Greziako Chersoko errefuxiatu gunean grabatutako.

Donostia 2016ren 'Europa Transit' enbaxada ibiltariak Grezian filmatu du bere misioaren azken lana. Etengabeko trantsituan, hezkuntza-sistematik at dauden haur errefuxiatuak ditu protagonista Eskola ibiltariak dokumentalak.

Fatima, Hassen, Delsher, Deliar, Sahad, Mohamad Nour, Yusef, Roshin, Riham, Lin... Izen berezi horiek aurpegia, begirada eta grina jartzen diote mugak indarrez zeharkatu dituzten ia 50 milioi neska-mutilei. Jasaten dituzten sufrimendu guztiez gain, iragaitzazko haurrek hezkuntzarako eskubidea galdu dute: nekez idazten dute, ezin dute irakurri eta oinarrizko eskola-ohiturak galdu dituzte.

Chersoko errefuxiatu-gunean, Tesalonikako iparraldean, Europa Transitek tailerra antolatu du bertako neska-mutiko siriarrekin. Denen artean, euren ametsetako eskola irudikatuko dute animaziozko film labur batean.

'Europa Transit' ostegunetan emititzen da 23:45ean ETB1en eta 00:15ean ETB2n.

n.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena