telebista
Audientzia
'El Conquistador del Caribe', audientzia-buru berriro
A.E.|EiTB
Saioaren hirugarren atala ikusiena izan da orain arte: %18,1eko audientzia-zatia eskuratu zuen eta 390.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.
Atzo eskainitako 'El Conquistador del Caribe' saioa orain arteko ikusiena izan da: %18,1eko audientzia-zatia eskuratu du eta, bataz beste, 200.000 ikus-entzule, EAEn eta eragin-esparruan. Audientzia-buru izan zen, halaber, bere ordutegian. Coralen kanporaketarekin amaitu zen saioa uneren batean 390.000 ikus-entzulek jarraitu zuten.
eitb.eus eta sare sozialak
'El Conquistador del Caribe' saioak eitb.us-eko web berezian eta sare sozialetan izandako arrakasta bat etorri da telebistan lortutako audientziarekin. Hartara, astelehenean saioaren gaineko edukiak kontsumitu zituzten milaka lagunen bidez (bideo, informazio, zuzeneko streaming... ) eta egindako komentarioei esker, joera bilakatu zen Twitterren #conquis3 etiketa. Esate baterako, @el_conquis kontu ofizialeko txioek 100.000 inpresio izan zituzten.
Facebook bidez, 50.000 lagunek baino gehiagok egin zuten bat 'Conquis'eko edukiekin. Atzo jokatutako proba amerikarraren inguruan emandako azalpenei buruzko Gotzon Mantulizen bideoa izan zen zabalduena.
zen zabalduena.