telebista
20:00etan
Itsasoko zaporeak Orion, arratsaldean, 'Historias a Bocados' saioan
A.E.|EiTB
Gipuzkoako herri honen iragana eta oraina itsasoari lotuta daude eta Ander Gonzalezek horren berri jasoko du.
'Historias a Bocados' saioan, Ander Gonzalezek Orio bisitatuko du gaur, bertakoen sukaldaritza istorioak ezagutzeko.
Gipuzkoako herri honen iragana eta oraina itsasoari lotuta daude. Hartara, sukaldaritza istorio gehienak itsasoak emandako jakiekin dute zerikusia. Jose Miguelek eta Pilarrek Katxina Erretegian hiru hamarkada egin dituzte lanean; Orioko jatetxerik entzutetsuena dugu Katxina. Jose Miguelek Ander Gonzalez txakoli mahastietako paraje ederretara eramango du. Pilarrek, berriz, hainbat pasadizo kontatuko dizkio argazkien bidez.
Arrantzaleen bizitza gogorren berri ere izango dugu. Esaterako, Ignaciok bizitzaren erdia eman du itsasoan hainbat arrantzontzietan eta, gaur egun, denbora librean itsaso maketak egiten ditu. Bere emazte Arantzarekin batera arrantzaleen bizitza nolakoa den azalduko du.
Duela 116 urte harrapatu zuten azken balea Euskal Herrian, Orion, alegia. Luisek gertakizun hura herrian nola bizi izan zen eta balearen harrapaketak oriotarren izaeran zer nolako eragina izan duen kontatuko dio.
Parrillak dira Orioko sukaldaritza ikur nagusienetakoa, eta Jose Antoniok lotura horren jatorria azalduko dio hainbat argazki esanguratsu erakutsita.
'Historias a Bocados de Orio' gaur dago ikusgai, 20:00etan, eitb.eus-en eta ETB2n.
ETB2n.